2018ko Errentaren Simulagailua

 

2018ko errenta simulagailuak ahalbidetzen die zergadunei 2018ko errentaren aitorpenaren kalkulua egitea urtea amaitu baino lehen. Simulagailu horren bidez, aurreikuspenak egin eta BGAE, pentsio funts, etxebizitza kontu eta hipoteka-maileguak amortizatzera bideratutakoak aldatu daitezke, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen. Horrek guztiak zergadunak zergaren hasiera kuota aldatu ahal izatea du helburu.


Eman beharreko urratsak:

  • 1.- Jaitsi simulagailua zeure PCra. Horretarako, jarraitu ondoren zerrendatzen diren argibideak.

  • Simulagailua Deskargatu

  • 2.- Sartu zeure datuak, nola zuri zeuri dagozkizunak hala ekonomikoak eta zeure familiari dagozkionak, eta programak kalkuluak egingo dizkizu.
  •  
  • 3.- Proba hau ordenagailuan gordetzea duzu eta horrela, aurrerantzean, beste datu batzuk gehitu edo dagoeneko sartutakoak aldatu.
  •  
  • Oharra: Instalazioa egiterakoan edo simulagailua exekutatzerakoan arazorik baduzu, arazoa konpontzeko sar zaitez Laguntza teknikoa orrira.

Programaren eskakizunak

  • Windows Vista (Internet Explorer 8 edo goragoko bat), Windows 7, Windows 8 edo Windows 10.
  • Software: Microsoft .NET Framework 4.5.
  •  
  • Oharra: Simulagailua lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da.
  • Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.