Soziosanitarioaren Koordinazioa

Mendekotasunean dauden pertsonek geroz eta gizarte eta osasun arreta gehiago behar dute. Hori dela eta, azken urteotan egoera horretan dauden pertsonentzako baliabideak finantzatzeko, kudeatzeko eta banatzeko sistemak aldatu behar izan dira.

Horrenbestez, gizarte-osasunaren arloko arreta eta koordinazioa, integrazioa eta lankidetza lehentasunekoak dira, eta hainbat mailatako jardunak sortzen dituzte: Profesionalen artean, gizarte eta osasun erakundeen artean, gizarte ekimena, ekimen publikoa eta pribatua, hainbat baliabide kategoria, etab.

Gizarte eta osasun arretaren koordinazioaren helburua zerbitzuak eskuragarri izatea eta zerbitzuen arteko harremanak bermatzea da.

Gizarte eta osasun arretaren kontzeptua aldatu egin da denbora aurrera joan ahala, baina lehen bezala orain ere honetan datza: mendekotasunean egoteaz gainera patologia kronikoren bat duten pertsonei, hau da, aldi berean arreta pertsonala eta osasun arreta behar dituztenei, etengabeko edo iraupen luzeko arreta eskaintzea.

Gizarte eta osasun arretako zentroak dira mendekotasunerako arreta pertsonala eta gaixotasunak osatzeko osasun arreta eskaintzen dituztenak.

Oro har, honelako zentroak mendekotasunaren arretarako egoitza zentro izateko sortu ziren Gizarte Ongizatearen esparruan eta, apurka-apurka, osasun zerbitzuak ematen hasi dira erabiltzaileen beharrizanengatik.

Gizarte eta osasun zerbitzuak ematen dituztenez, geroz eta zailagoa da zentro horiek gizarte esparruan soilik sartzea; izan ere, zentro askotan, langileen ratioak eta baliabideak kontuan hartuta, osasun arreta mugatua eskaintzen dute, eta profesionalek eta baliabideek gaitz izaten dute osasun arreta behar duten guztien eskaria asetzen.

Gizarte eta Osasun Arretaren Euskal Kontseilua

Gizarte eta Osasun Arretaren Euskal Kontseilua osasun sistemaren eta gizarte arretaren sistemaren koordinaziorako organo gorena da.

 

Egiteko hauek dauzka:

  • Gizarte eta Osasun Arretaren Plan Estrategikoa prestatzea
  • Zerbitzuak bermatzea
  • Eskumenak zehaztea
  • Baterako programak sustatzea
  • Ebaluaziorako mekanismoak koordinatzea

 

Kideak:

 

  • Osasun sailburua (kontseiluburua)
  • Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua
  • Osasun Saileko edo Osakidetzako lau kide
  • Hiru aldundietako Gizarte Ekintzako diputatuak
  • EUDELen ordezkaria