Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera etxebizitzak

Deskripzioa

Foru Administrazioak eta tokiko administrazioek, zeinek bere eskumenen esparruan, etxean tratu txarrak jasaten dituztenak aldi batez etxe batean hartu eta babesteko behar beste harrera baliabide egotea bermatzen dute. 

 

Harrera etxebizitzak

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emakumeak eta beraien kargura dauden pertsonak berehala eta aldi baterako hartzeko bi etxebizitza ditu, tratu txarrak direla eta, horiek ohiko bizilekutik premiaz irten behar direnerako.
 

Zubi etxeak

Zubi etxeak epe ertaineko egonaldietarako erabiltzen dira; bi helburu dituzte: etxean tratu txarrak jasan dituzten emakumeei beren kabuz bizitzeko aukera ematea, batetik, eta bestetik beren bizimodua normalizatzen eta gizarteratzen laguntzea.

Etxe hauek harrera etxebizitza batean edo etxebizitza konpartitu batean bizi izan diren emakumeentzat dira, hain zuzen ere etxebizitza normalizatua eskuratu arteko aldian bizi izateko.
5 plaza gehienez.

 

Onuradunak

Tratu txarrak direla eta ostatua behar duten emakumeak eta beren ardurapeko pertsonak.

 

Prestazioak

   - Ostatu programa

   - Harreran dauden emakumeei laguntzeko programa

 

Araudia

  • 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa.
  • 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.

 

Kontaktua

20.000 biztanle baino gutxiago dauden udalerrietan bizi direnek: bizi diren herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar dute.

Servicios relacionados