Eguneko arretarako landa zentroak

Zentroek prebentzio, laguntza eta taldeko izaera dute. Horien xedea da familia egiturari eta euskarri sare informalari esker, euren etxebizitzan kalitatez bizitzen jarrai dezaketen adinekoei, autonomia hainbat maila izanik, egunez zerbitzuak ematea, bai eguneroko bizitzaren euskarrirako jarduerak, bai aisialdirako jarduerak.

Hartzaileak

 

Gaitasun pertsonalak eta sozialak murrizturik dituzten adinekoak.

Betekizunak

  

  • 65 urte edo gehiago edukitzea. 
  • Eskaera aurkeztu aurreko hamabi hiletan zerbitzu hauek kokatuta dauden Arabako Lurralde Historikoko udalerriren batean edo zerbitzu horietatik hurbil dagoen udalerriren batean erroldaturik egotea. Egoera bereziak aztertu ahalko dira, kasurako, familia txandakatzean bizi diren adinekoen egoera.
  • Bizikidetza egokia ahalbidetzen duen egoera psikikoa eta fisikoa izatea.
  • Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo bidezko zuzendariordetza teknikoak emandako aldeko txostena izatea.

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura edo GOFEren Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jo behar da.

Bestelako informazioa

 

Ematen dituzten prestazioak

 - Janaria prestatzea edota jantoki zerbitzua

 - Aisialdi eta denbora libreko jarduerak

 - Elkarrekiko laguntza eta elkarbizitza

 - Garraioa

 - Zainketa pertsonala eta higienea- Bainugela geriatrikoa

 - Beste jarduera eta zerbitzu batzuk