Zaintzeko zaindu zerbitzua

Adineko pertsonak beren familia eta gizarte ingurunetik ez banatzeko, gizarteko laguntza sarearen aldeko politikak sustatzen dira. “Zaintzeko zaindu” programaren bitartez laguntza ematen zaie familiei adineko senideak beren ingurunean mantentzeko:

 

  • Mendekotasuna duen adinekoa ahalik eta denbora luzeenez bere ingurunean eta bere ingurukoekin mantentzea.
  • Sare natural horri laguntza ematea, adinekoak zein beren burua zaintzeko: nork bere burua zaintzen ikasi beste batzuk zaindu ahal izateko.
  • Zaintzaileari hauek jakinaraztea: laguntza tresnak eta baliabide erabilgarriak ezagutzea.
  • Lanean lortutako diziplinarteko ezagutza teknikoak eta laguntza sare naturalaren ezagutza, behar, zailtasun, asebetetze eta lan erak elkar trukatzea, elkarren arteko laguntzaren bidez hobekuntzak lortze aldera.