Familia harrera

 Zer da?

Adingabe bati harrera egiteak arreta emateko edo hura zaintzeko konpromisoa hartzea esan nahi du, arrazoi ezberdinengatik haren guraso edo tutoreek egin ezin duten momentu edo aldirako.

Harrera familiak bizitzeko era normalizatua eskaintzen dio adingabeari, maitasuna, hezkuntza eta momentu horretan bere jatorrizko familiak eman ezin dion arreta eman diezaioke. Betiere, hori guztia, jatorrizko familiarekin lotura legal eta pertsonalak galdu gabe.

Familia-harrera aldi baterako konponbidea izateko pentsatuta eta planifikatuta dagoen behin behineko neurria da, egoerak uzten duenean, adingabea bere familiaren egoitzara bueltatzen denera arte.

 

Harrera motak:

IRAUPENAREN arabera:

  • Aldi baterakoa: .bi urtetik gora ezin du iraungo, hasieran behintzat.
  • Iraunkorra: Haurra familiarekin epe laburrean itzultzea aurreikusten ez den kasuetan aplikatzen dena da, edo batere aurreikusten ez denean, eta kasu horietan litekeena da harrera familiak haren funtzioetan autonomia handiagoa hartzea.
  • Larrialdiko harrera: behin betiko familiaren egoeraren balorazioa egin baino lehen, adingabea babesteko egindako harrera, gehienez sei hilabetekoa izan daitekeena. Batez ere 6 urte baino gutxiagoa dutenei  zuzenduta.

Harrera FAMILIAREKIN LOTURAREN arabera:

  • Beste familia bat: harrera familia eta adingabea ez ziren aurretik ezagutzen. 
  • Familia zabalean: adingabeari haren familiako norbaitek egitea harrera ( aitona-amonak, osaba-izebak e.a.).

Eskatzeko modua

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabearen eta Familiaren Arloarekin harremanetan jarri eta bertan informazioa jasoko duzu, dagokion eskaera bete eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den adieraziko dizute.