Mendekotasuna duen pertsona bat egoitza edo eguneko edo gaueko zentro batean aldi baterako hartzearen helburua hauxe da: haren ohiko zaintzaileei, profesionalei zein bestelakoei, atseden hartzeko, indarberritzeko edota bere burua garatzeko aukera ematea. Egutegiko urtean pertsona batek gehienez 30 egun (29 gau) eman ditzake honelako egonaldietan, eta hilean 5 egun, asteburu eta jaiegunetan.
Ezintasun intelektuala edo fisikoa duten pertsonak.
- Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota (san Prudentzio kalea, 30 zk. – VITORIA-GASTEIZ).