Gizarte boluntarioak

Boluntariotzako programen bitartez herritarrek parte hartzea eta elkartasunez jokatzea sustatu nahi da eta boluntariotzaren kultura sortu nahi da. Izan ere, helburua herritarrak hainbat baloretan sinestea eta haiek aldeztea zein garrantzitsua den jabetzea da: elkartasuna, zuzentasuna, berdintasuna eta herritarren parte hartzea. Gainera, gonbidapena luzatzen zaie herritar guztiei boluntario jarduteko, eta ez noizean behin, baizik eta maiztasunarekin, eta norberaren lanaren onuradunekin eta lan hori bideratzen duten erakundeekin arduratsu jokatu behar dela ohartuta.

 

Jarduera eremuak

Boluntariotzak ondoko printzipio hauek ditu oinarri: elkartasuna, parte hartzea, doakotasuna, autonomia botere publikoekiko, bereizkeriarik eza, askotarikotasuna, integrazioa, prebentzioa eta herritarren sentsibilizazioa, eta orokorrean gizarte demokratiko, moderno, partizipatibo, zuzen eta berdintasunzalea eratzeko behar diren gainerako guztiak.

 

Oinarrizko printzipioak

Boluntariotzaren Legearen ondorioetarako, hauxe da boluntariotza: pertsona fisikoak herritar guztien onurarako jardueretan aritzea ondoren zehaztuko den bezala:

  • Eskuzabal eta elkartasunarekin.
  • Nor bere borondatez, ez lan harremanik, ez funtzionario harremanik, ez merkataritzakorik ez dagoela, ez eta betebehar pertsonalik ez juridikorik ere.
  • Irabazteko asmorik gabeko erakundeen bitartez eta programa edo proiektu zehatzei lotuta.
  • Ordainsaririk jaso gabe.
  • Ordaindu beharreko zerbitzu profesionalak ordeztu gabe.

 

Araudia