Gizarte zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua

 Berariazko eginkizun hauek gauzatzea dagokio Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuari:

1.- Eman beharreko laguntza juridikoa ematea Gizarte Zerbitzuen Saileko Zuzendaritzari, haren eskumen esparruari dagozkion administrazio ebazpenak eta txostenak prestatzeko.

2.- Araugintzako aurreproiektuak edo proiektuak prestatzea, saileko zuzendaritzari helarazi eta han aztertzeko.
 
3.- Arabako Lurralde Historikoan finkatuta dauden gizarte programa, zentro eta zerbitzuak ikuskatu, haiei baimena eman eta homologatzea; baita Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa kudeatu eta mantentzea ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen gizarte zerbitzuen legerian ezarritakoaren arabera.
 
4.- Aurreko puntuan adierazitako eginkizunekin loturik dauden administrazio prozeduretan aholkularitza ematea eta prozedurok arau bidez kontrolatzea, instruitzea eta haien ebazpena proposatzea.
 
5.- Ikuskatzaile lanetan antzemandako administrazio arau hausteengatik irekitako zehapen espedienteak instruitzea eta haien ebazpena proposatzea; baita zehapen espedienteetatik eratorritako zehapenak borondatezko epean ordaindu beharra zatika ordaintzearen ondorioz sortutako ekintzak abiaraztea ere.
 
6.- Zentroak eta zerbitzuak egiaztatzea, kalitaterako eskakizunak eta estandarrak betetzen direla bermatzeko.
 
7.- Informazioa, laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea jendeari, toki erakundeei eta elkarteei, gizarte zerbitzuetako zentroen araudiaren inguruan.
 
8.- Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak bere eskumenen esparruan haren esku uzten dituenak gauzatzea.
 
Informazio gehiago:
 

Bestelako informazioa

 

Jendea atenditzeko lekuak

Gizarte zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua

Alaba jenerala, 10 - 4. solairua, 9. dep.

01005 VITORIA-GASTEIZ -Tfno 945 151015