Arabako gizarte zerbitzuen lurraldek-kontseilua

Gizarte zerbitzuen esparruko gizarte eragileen esku hartzea eta izaera aholku emailea duen organoa da. Kontseilua sortu eta martxan jartzeko asmoak gure gizartea denon artean eraikitzeko orduan inplikatzeko beharrizanari erantzuten dio; aurreko hori esparru inklusibo batean, herritarren parte hartzea sustatu eta bultzatuko duten bideetatik sakontzeko aukera izateko. Aipatutako kontseiluan herritar guztiek parte hartuko dute, eta batez ere, gizarte zerbitzuetako erabiltzaile eta profesionalak ordezkatzen dituzten erakundeek, eta baita ekimen pribatuko erakundeek ere, Gizarte Zerbitzuen Sailak aginduta dituen eskumenak planifikatzeko, martxan jartzeko eta ebaluatzeko.

 

OSOKO  BILKURAREN OSAERA

Administrazio publikoaren aldetik

 

  • Lehendakaria:  Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua. 
  • Lehendakariordea: Gizarte Zerbitzuen zuzendaria. 
  • 4 kide, Arabako Foru Aldundia ordezkatuz. 
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendaria. 
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 4 zuzendariorde; Adinekoen Arlokoa, Ezinduen Arlokoa, Gizartegintza Arlokoa eta Adingabea eta Familia Arlokoa. 
  • 3 kide, Arabako udalak ordezkatuz.

 

Erabiltzaileen elkarteen eta erakundeen aldetik

 

  •  Kide 1, adingabea eta familiari erlazionatutako erakundeak ordezkatuz.
  •  Kide 1, etxean tratu txarrak eta sexu erasoak jasan dituzten emakumeekin aritzen diren elkarteak ordezkatuz.
  •  3 kide, gorputz, zentzumen edota adimen ezintasunen bat duten pertsonekin aritzen diren elkarteak ordezkatuz.
  •  Kide 1, Adinekoen Kontseilua ordezkatuz.
  •  Kide 1, gizarte bazterketaren arloan erakundeak ordezkatuz.
  •  Kide 1, adimen gaixotasunen arloan aritzen diren elkarteak ordezkatuz.
  •  Kide 1, boluntarioak ordezkatuz.

 

Profesionalen aldetik

 

  •  Kide 1, Arabako enpresa erakundeak ordezkatuz.
  •  Kide 1, Arabako erakunde sindikalak ordezkatuz.
  •  Kide 1, Arabako Gizarte Laneko Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofiziala ordezkatuz.
  •  Kide 1, Arabako egoitzako Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargo Ofiziala ordezkatuz.
  • Idazkaria Arabako Foru Aldundiko funtzionario bat izango da.

 

Funtzionamendua

 

Kontseilua ohiko bilkuran batuko da gutxienez urtean bi aldiz, eta aparteko izaeraz batuko da landu beharreko gaien premiak behar duenean, lehendakariak bere kabuz aurretiaz deituta, edo Kontseiluko kideen erdiak eskatuta.

 

Araudia 

 

 28/2010 FORU DEKRETUA, ekainaren 15eko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseilua eratzen duena. ALHAO 73 zk., 2010/07/02

http://www.alava.net/botha/Boletines/2010/073/2010_073_04515.pdf 

33/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 19ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, aldatu egiten da 28/2010 Foru Dekretua, ekainaren 15ekoa, Arabako Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseilua sortu eta arautzen duena. ALHAO 75 ZK., 2012/06/29

http://www.alava.net/botha/Boletines/2012/075/2012_075_03799.pdf

 


98/2014 Foru Agindua, irailaren 2koa, onartzearena Arabako Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren funtzionamendu arautegia. ALHAO 106 zK., 2014/09/19

https://www.alava.net/botha/Boletines/2014/106/2014_106_04459_E.pdf
 

 

103/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Arabako Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren osoko bilkurako eta batzorde iraunkorreko kide berriak izendatzen dituena. ALHAO 148 Zk, 2015/12/18.

https://www.alava.net/botha/Boletines/2015/148/2015_148_05382_E.pdf