Egoitza eta familia harreraren ondoko bizitza autonomorako jarraipenaren programa

Harrera baliabideetan epe aldagarri batez egon ondoren, laguntza eta babesa eskaintzea bizimodu autonomoari aurre egin behar dioten gazteei. Tutoretza laguntza da, eta kasu batzuetan prestazio ekonomikoak izapidetzean datza.

Aurretik Adingabeen eta Familiaren Arloaren programa batzuetan hartutako baliabide pertsonalak eta trebetasunak praktikan jartzea da, babes sistematik bermearekin bereizteko.

Hartzaileak

 

Harrera baliabideren baten epe aldagarriak pasa dituzten adin nagusiko gazteak edo adin nagusitik gertu daudenentzat.

Betekizunak

  • 18 urte izatea edo adin horretatik gertu egotea.
  • Gazteari programan sartzeko eskaria egin.
  • Adingabearen eta Familiaren Arloko kasuko koordinatzaileak proposatutako COVAren balorazio positiboa, aurretik jatorrizko errekurtsoko profesionalen balorazio eta proposamenarekin.
  • Tutore-jarraipenak suposatzen dituen baldintzak onartzea.
  • Programa aprobetxatu denaren bermea izango diren norbere zaintza, gizarte eta oinarrizko autogestio trebetasunak eskuratzea aurreko errekurtsoan.
  • Gizarteratze eta laneratze prozesua hasita edukitzea.