Babesgabezia baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua

Haurrentzako gizarte zerbitzuen helburu nagusiak hauexek dira: haur eta nerabeen eskubideak babestea, eta haien oinarrizko beharrizanak asetzea ingurune egonkorra eta segurua emanez.

Gurasoak dira haurren eta gazteen babeslerik hoberenak, eta normalean beraiek asetzen dituzte haien oinarrizko beharrizanak. Horretarako hainbat laguntza edukitzen dute familia barruan edo gizartean, eta erakunde publikoetan. Batzuetan eragozpenak sortzen dira gurasoak beren seme-alabak babesteko gauza ez badira, eta ohiko laguntza sistemek egoera onbideratu ezin badute, eta horrelakoetan, baliteke adingabe edo gazteren baten ongizatea eta garapena narriatzea. Halako kasuetan administrazio publikoak gurasoei seme-alabak behar bezala zaintzen eta babesten lagundu behar die, eta, behar izanez gero, esku hartu haurrak babesteko, eta, hori lortu bitartean, gurasoen ordez jarduteko.
Harrera, Balorazio eta Orientazio Atalak egiteko hauek dauzka:

  • Udalen gizarte zerbitzuek, fiskaltzak eta epaitegiek adingabeen babesgabetasun larriei buruz bidaltzen dituzten jakinarazpenak jasotzea, baita ospitaleek guraso ahalen ukoei buruz bidaltzen dituzten komunikazioak, zaintza eskaerak, eta harrera jakinarazpenak ere.
  • Aurretiazko eginbideak irekiko dira, edo espedientea ireki edo berrirekiko da. 
  • Behar denean, kasua zorroztasunarekin ikertuko da. 
  • Babesgabetasun larriko kasuak baloratzen dira, eta gero haur edo gaztearentzako eta haren familiarentzako plana prestatu eta proposatuko da. 
  • Beharrezko babes neurriak eta baliabideak proposatzen dira, eta bidezko administrazio ekintzak izapidetuko dira. 
  • Sexu abusuak izan direla susmatzean kasuak presaka ikertuko dira. 

Eskatzeko modua

 

  • Udalen gizarte zerbitzuak
  • Udalen gizarte larrialdietarako zerbitzuak
  • Polizia, fiskaltza, epaitegiak