Mendetasunean dauden adinekoentzako eguneko zentroa

Eguneko zentroek  egunez osoko arreta eskaintzen diete autonomia pertsonalik eduki ez, baina gizarte eta familia ingurunearen euskarria duten pertsonei. Horien xede nagusia da pertsona horiek euren ingurunean ahalik eta denborarik gehien mantentzea, dituzten beharrei arreta orokorra eskainiz.

Hartzaileak

 

Mendekotasunaren ondorioz eguneroko bizitzako jarduerak egiteko besteren laguntza behar duten adinekoak.

Betekizunak

 

  • 65 urte beteak izatea.
  • Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Mendekotasuna onartuta edukitzea, hain zuzen ere gradu zehatzeko mendekotasuna.
  • Baliabide hori banako arreta planean onartzea.