Egoitza Zentroak

Zerbitzu hauek adimen urritasuna edo ezintasun fisiko eta sentimenezkoa duten pertsonentzat dira, hain zuzen ere eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko edo autonomia pertsonalerako laguntza behar dutenentzat, baldin eta etxerik ez badute edo familiako edo laneko arrazoiengatik edo arrazoi pertsonalengatik langile tekniko espezializatuek arreta berezia eman diezaieketen ostatua behar badute.

Ostatu, mantenu eta zaintzako oinarrizko zerbitzuak ematen dituen ordezko bizilekua eskaintzeaz gain, egoitzek, eguneko zentroekin, lanerako zentroekin eta lan zentroekin koordinatuta, erabiltzaileen garapen integrala sustatzen dute eta haiek autonomia handiagoarekin bizi ahal izatea bultzatzen dute.

Egoitzek, gainera, ahal duten neurrian, egonaldi laburrak eskaintzen dituzte ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzat edota haien senideentzat.

Betekizunak

 

  • Mendekotasuna onartuta edukitzea,
  • Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Baliabide hori Banakako Laguntza Planean onartuta izatea.
  • Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetzak emandako aldeko txosten teknikoa edukitzea.

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar da; Vitoria-Gasteizen bizi direnek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Informazio eta Gizarte Arretako Bulegora jo behar dute: San Prudentzio kalea, 30 zk. – behekoa -  VITORIA-GASTEIZ. Tel.: 945 15 10 15.