Eguneko arreta adimen gaixotasuna duten pertsonentzat

Eguneko arretan hainbat baliabide erabiltzen dira adimen nahasdura larriren bat eduki arren besteren laguntza behar ez duten pertsonen autonomia hobetzeko, hain zuzen ere gizarte eta osasun zerbitzuak eta laguntza integrala; adimen urritasuna duten pertsonak beren senideekin bizi dira zerbitzuak jasotzen dituzten bitartean.

Betekizunak

 

  • Adimen gaixotasun kronikoa diagnostikatuta edukitzea eta Osakidetzako adimen osasunaren sareko zentro batek jarraipena egitea (medikua eta soziala).
  • Gai toxikoren batekiko mendekotasuna (alkohola edo drogaren bat) gainditzeko tratamendurik ez behar izatea, eta haiek ez kontsumitzea.
  • Bortxakeriaz ez jokatzea eta portaera nahasdura larririk ez edukitzea, hau da, zentroaren ohiko jarduna edo bertakoen elkarbizitza eragozteko arriskurik ez sortzea.

     

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar da; Vitoria-Gasteizen bizi direnek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Informazio eta Gizarte Arretako Bulegora jo behar dute: San Prudentzio kalea, 30 zk. – behekoa -  VITORIA-GASTEIZ. Telf. 945 151015.

 

Lotutako zentroak