Okupazio zerbitzu edo zentroak

Lanerako zentroak gizarte baliabideak dira, eta haien xedea 18 eta 65 urte bitarte eta adimen ezintasuna duten pertsonen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko bidean aurrerantz egitea da. Bizi kalitate hori ongizate pertsonaleko egoera bezala ulertzen da, eta hurrengo dimentsioak ditu: garapen pertsonala, autodeterminazioa, pertsonen arteko harremanak, gizarteratzea, eskubideak eta ongizate emozionala, fisikoa eta materiala. Zentro hauek adimen ezintasuna (larria, ertaina zein arina) duten pertsonak hartzen dituzte.

Egiten diren jarduera guztien ardatza pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzen lagunduko duen euskarri sarea antolatzea da, gizarteko kide baliagarria, aktiboa eta balioetsia izan dadin.

Lanerako zentroetan, funtsean, ikaskuntza jarduerak egiten dira, bai bakarka, bai taldeka, eta horiek ezinduen garapen iraunkorreko beharrei egiten diete aurre.  Halaber, laneko jarduerak garatzen dira, pertsona horiek autonomia pertsonaleko, egokitzapeneko eta komunitatean parte hartzeko maila altuagoetara iristea lortzeko baliabide gisa.

Betekizunak

 

  •  Adimen ezintasuna edukiz gero, gradua ehuneko 33koa edo hortik gorakoa izan behar da.
  • 21 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute; salbuespena: ezin badu egon hezkuntza sisteman 21 urtera arte (sistemak egiaztatu behar du).
     
  • Adimen ezintasuna dela eta lanik egiteko modurik ez edukitzea, ez enplegu babestuko merkatuan, ez lan merkatu arruntean, baina ondokoetako baterako gauza izatea:jarduera okupazional bati onura ateratzeko gauza izatea enplegua lortzeko asmoarekin edo enplegua helburutzat ez daukan eguneko arretako, programa baten barruan (organo eskudunak baloratu behar du).
  • Arabako udalerri batean erroldatuta egotea


     
 

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar da; Vitoria-Gasteizen bizi direnek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Informazio eta Gizarte Arretako Bulegora jo behar dute: San Prudentzio kalea, 30 zk. – behekoa - VITORIA-GASTEIZ. Tel.: 945 15 10 15.