Personas mayores

Jazo diren aldaketa sozioekonomikoek eta soziodemografikoek autonomia mugak dituzten adineko gehiago egotea ekarri du. Hala, arreta emateko eta prebenitzeko beharrak eta eskaerak ugaritu dira, baita gizarte laguntza informala ahultzeagatik, besteak beste, familiei laguntzeko beharra ere.

Eskura jarritako zerbitzuen eta prestazioen bidez erantzun irmoa, jarraitua eta adinekoen, horien familiartekoen eta taldeen premiei egokitutakoa ematen da eta, horretarako, lehentasuna ematen zaio mendetasun gehien duten pertsonen premien estaldurari eta gero eta eraginkortasun gehiagorekin egokitzen da egungo gizarte ereduak planteatutako erronketara.