Inclusión social

Gizarteratzea da gure gizarteko erronkarik garrantzitsuenetako bat. Izan ere, erkidegoan integratzeko zailtasunak dituzten pertsona eta talde asko daude, gizarteratzeko trabak gainditzen lagunduko duten laguntza eta solidaritate neurriak hartzen ez badira.

 

Gizarte zerbitzuek, administrazio publikoekin eta gizarte zibilarekin elkarlanean, ahalegin berezia egiten dute desabantaila egoeran edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntza ematea bermatzeko. Laguntza hori neurri batzuen bidez gauzatuko da eta horren helburua marjinazioaren kausak ezabatzea eta pertsona horiek gizartean sar daitezen eta parte har dezaten lortzea da.