Atseden hartzeko programa buruko gaixotasunen bat duten adindunentzat

 
Arabako Foru Aldundiak Zainduz atseden hartzeko programa bultzatuko du 2019ko udazkenean, eta buruko gaixotasun kronikoren bat duten 18 eta 64 urte arteko pertsonei aisialdi eta atsedenerako egonaldia eskainiko die Kantabrian.
Programa horrek astebeteko edo asteburuko egonaldiak eskaintzen dizkie buruko gaixotasun kronikoren bat duten eta, normalean, familiako eta gizarteko laguntza sareak artatzen dituen pertsonei, zaintzaile nagusi eta ohikoak aukera izan dezan denbora hartzeko atsedenerako, indarberritzeko eta/edo garapen pertsonalerako, edo zaintza lanak egitea eragozten dion beharrizanen bati aurre egiteko.
Programan parte hartuko dutenek, ebazpen bidez esleituko zaien txandan, berariaz horretarako gordetako hotel bateko egonaldiaz gozatu ahal izango dute, mantenu osoan, eta aisialdi eta denbora libreko kultura jarduerak izango dituzte, atsedena sustatu, talde harremanak egin eta Kantabria ezagutu eta gozatzeko.
 
Atseden hartzeko programak lau txanda izango ditu: astebete irail bukaeran, eta hiru asteburu 2019ko urrian eta azaroan. Txanda bakoitzean 15 plaza egongo dira.
 
• 1. txanda: irailaren 22tik 28ra (6 gau)
• 2. txanda: urriaren 4tik 6ra (2 gau)
• 3. txanda: urriaren 18tik 20ra (2 gau)
• 4. txanda: azaroaren 8tik 10era (2 gau)
 
Suancesen (Kantabria) egingo da. Programan parte hartuko duten pertsonei baieztatuko zaizkie ordutegia eta irteera eta helduera lekuak.
 
Zainduz atseden hartzeko programan arretarako talde profesional bat egongo da, begiraleek osatua. Lagun egingo diete parte hartzaileei, eta programan parte hartzen duten pertsonen arteko elkarbizitza eta egingo dituzten jarduerak antolatuko dituzte.
 
 
 
 

Hartzaileak


 

Buruko gaixotasunen bat duten eta familiako eta gizarteko laguntza sareak artatzen dituen 18 urtetik 64ra arteko pertsonentzat.
 

Betekizunak

 
 
 
Programan parte hartu nahi duten pertsonek betekizun hauek bete behar dituzte:
 
  • 18 eta 64 urte artean izatea.
  • Buruko gaixotasun kronikoa aitortua izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietatik edozeinetan erroldatuta egotea.
  • Zaintzaile ez profesional batek artatua izatea, gaixoaren beraren etxean edo senitarteko baten etxean.
  • Behar duen osasun laguntza ez izatea kontratatutako profesionalen prestakuntza akademikoarekin egin daitezkeen zainketak baino handiagoa.
  • Dagokion zuzendariordetza teknikoaren aldeko ebazpen proposamena izatea, edo beren beregi eratuko den balioespen organoaren aldeko txostena izatea.
 
Plazak esleitzeko, lehenespen irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
 
  • Mendekotasun gradua.
  • Desgaitasunaren ehunekoa.
 
 
 
 

Eskatzeko modua

  
 

Eskaerak aurkezteko modua eta epea

Zainduz atseden hartzeko programan parte hartu ahal izateko, atseden programan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar da, eta honekin batera doan plaza eskatzeko fitxa erantsi.


 
Geroago, honako hauek eskatuko dira: informazio fitxa pertsonala, Osakidetzako tratamendu aktiboaren orria eta behar den informazio guztia.

 

Lehenengo txandan parte hartzeko eskaera bidaltzeko azken eguna uztailaren 31a (asteazkena) da. Beste txandetan parte hartzeko eskaera bidaltzeko azken eguna abuztuaren 14a (asteazkena) da.

 

Eskaera posta elektronikoz bidal dezakezu (ifbs@araba.eus), edo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan aurkeztu (San Prudentzio kalea 30,  01005 Gasteiz).

 


20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi diren pertsonek kasuan kasuko eskaera aurkeztu ahal izango dute beren herriko oinarrizko gizarte zerbitzuetan.

 Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 945 15 10 15 telefono zenbakira, edo sartu www.araba.eus/ifbs/ webgunera.

 

Bestelako informazioa

  

Atseden hartzeko programan koordainketa ezarri da: 25 euro erabiltzaileko eta gaueko.  Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu gainerako gastuak: ostatua, mantenu osoa, jagoleak, garraioa eta jarduerak.

 Hala ere, ZAINDUZ ARABA programaren barruan, familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (FGZPE) jasotzen dutenek parte har dezakete kostu hori ordaindu gabe, gehienez ere 15 egunez.