esgaitasuna duten haur eta gazteentzako aisialdi programa

  
 Arabako Foru Aldundiak, berriz ere, Aisialdi programa abiaraziko du abuztuko lehen hamabostaldian. Barriako Aterpetxean antolatuko da, desgaitasun intelektuala duten 7 eta 30 urte arteko pertsonentzat.
Aisialdi programa abuztuko lehen hamabostaldian egingo da, astebeteko bi txandetan. Lehena abuztuaren 1etik 7ra, eta bigarrena, abuztuaren 8tik 14ra.
Egonaldia 10:30etan hasiko da, aterpetxerako autobusa Vitoria-Gasteizko Autobus Geltokitik abiatzen denean, eta asken egunean  17:30etan amaituko da, autobus geltokira itzultzen denean.
Txanda bakoitzean 15 lagunentzako lekua egongo da
Egonaldietan, gaitasunak garatzeko eta autonomia indartzeko jarduerak egin ahal izango dituzte haur eta gazte ezinduek, pertsona bakoitzaren beharretara egokituak.
Programan parte hartzen duten haur eta gazteek begirale espezializatu batzuen laguntza izango dute uneoro.
 
 
 
 

Hartzaileak

 
7 eta 30 urte arteko desgaitasun intelektuala duten haur eta gazteei dago zuzenduta.
 

Betekizunak

 
 
Programan parte hartu nahi duten haur eta gazteek baldintza hauek bete behar dituzte:
 
 
  • 7 eta 30 urte artean izatea.
  • Desgaitasun intelektuala maila izatea.
  • Mendekotasun maila izatea.
  • Behar duen osasun laguntza kontratatutako profesionalek emateko modukoa izatea, haien prestakuntza akademikoaren arabera
 
 Plazak honako lehentasun irizpide hauen arabera esleituko dira:
 
 
  • Udaraba programan izena emana izatea.
  • Mendekotasun maila handiagoa izatea.
  • Mendekotasun maila bakoitzaren barruan, desgaitasun ehuneko handiagoa izatea.
 
 

Eskatzeko modua

 
 
Eskaerak aurkezteko modua eta epea
 
Aisialdi Programan parte hartu ahal izateko, Aisialdi Programan sartzeko eskaera egin behar da. Horretarako, informazio fitxa bete eta aurkeztu behar da, Osakidetzaren Tratamendu Aktiborako Orriarekin batera (haurrak edo gazteak sendagaiak behar baditu, hor zehazten dira).
 
Informazio hori guztia bidaltzeko azken eguna ekainaren 21 (ostirala) izango da, eta  ifbs@araba.eus helbide elektronikora bidali ahal dute, edo helbide honetan aurkeztu: Alaba Jenerala 10, 5. solairua, 01005 Gasteiz.
 
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 945 15 10 15 zenbakira, edo www.araba.eus/ifbs/ web orria bisitatu.
 

Bestelako informazioa

 
 
Bestelako informazioa
 
Aisialdi Programagatik, 122 euro ordaindu behar dira erabiltzaileko eta astebeteko.
Gainerako gastuak Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu (ostatua, mantenu osoa, begiraleak, garraioa eta jarduerak).