Gizarte arriskuan eta esklusioan dauden gizataldeak landa ingurunean gizarteratzeko zerbitzua . OINEZ Programa

 
Zer da gizarte arriskuan eta esklusioan dauden gizataldeak landa ingurunean gizarteratzeko zerbitzua?
 
 

Lankidetzako egitura koordinatua, bere egitekoa gizarte inklusioa sustatzea eta pertsona asko dauden babes gabeziaren aurka jardutea duena.

Zerbitzuak pertsona horiei beren inklusiora bideratutako balio anitzeko espazio bat eskaintzen die, non luzaroko arreta ematen den, gizarteratze ibilbidean bana-banako laguntza eskainiz, baita gizarte eta hezkuntza babesa eta/edo  babes psikosoziala ere, lanerako, hezkuntzako eta gizarte eta lan inklusiorako ekintzak bateratuta.

Zeintzuk dira lortu nahi diren helburuak eta emaitzak?

Hona zeintzuk diren helburuak:


• Gizarte inklusioa bultzatzea, enplegagarritasuna hobetuz eta zerbitzu pertsonalak nahiz erlazionalak emanez gizarte arriskuan eta/edo esklusioan daudenei, kontuan harturik emakumeak eta gizonak dauden egoera desberdinak, bizitzaren arlo guztietan.


• Gizarte partaidetza, genero ikuspegiaren eranstea eta eragile guztien (erakunde, entitate, elkarte eta gizabanakoen) konpromisoa indartzea erabiltzaileen gizarte eta lan inklusioa eta beregaintasuna sustatzeko.


• Parte hartzen duten erakunde publiko eta entitate guztien arteko koordinazioa eta lankidetza indartzea, pertsonen integrazio aktibora eta emakumeen eta gizonen aukera berdintasunera bideratutako ekintza bateratuak garatuz.
Zerbitzu honen emaitza gisa, aurreikusten da parte-hartzaileek beren gaikuntza hobetuko dutela partaidetzaren ondoren.

 Zeintzuk dira jardun lerroak?

• Gizarte eta lan aldetik aktibo egiteko ibilbide pertsonalak ziurtatzea, baliabideak pertsonen egoera zehatzetara moldatuz eta kontuan hartuz emakumeak dauden desberdintasun egoera berezia.

• Beregaintasun maila handiagoa eta gizarte integrazio hobea ahalbideratzen dizkieten gizarte eta lan gaitasunetan trebatzea pertsonak, aintzat hartuta emakumeak eta gizonak eremu publiko eta pribatuekiko dauden egoeren desberdintasuna.

• Gizarte pertzepzioa hobetzea, gizarte eskusioan edo horren arriskuan dauden pertsonei buruz, komunitate ikuspegi batetik, eta emakumeek gizartean duten egoera bereziki ahula azpimarratuz..

• Komunitatean sustraitzeko eta hartako kide izateko prozesuak garatzea, toki nortasunaren sendotzea abiapuntu, zailtasun handienak dituzten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko eta gizarte kohesio handiagoa eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun handiagoa lortzeko.

• Erakunde arteko koordinazioa eta lankidetza erraztea.
 
 
 Nola eskuratzen da zerbitzua? Norentzako da?

Arabako udalerrietako oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez eskuratzen da zerbitzua.

Arabako Lurralde Historikoan 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi diren 18 eta 65 urte bitarteko pertsonentzat.

Honako hauek dira zerbitzuaren hartzaile: aldi berean esklusioaren aurka jarduteko programen arreta hartzen ari diren pertsonak, gaikuntza baxuko langabeak edo lan merkatutik oso urruti eta esklusioan edo horren arriskuan dauden pertsonak, beren inklusio prozesuan laguntza behar dutenak bizitzaren eremu desberdinetan parte hartu eta, horrela, bete-betean herritar bezala bizi ahal izateko.
 
Non ematen da zerbitzua?

Arabako Lurralde Historikoko kuadrilla guztietan ziurtatuko da zerbitzua. Hasieran, udalerri hauetan ezarriko da: Laudio, Amurrio, Murgia, Izarra, Legutio, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Iruña de Oca, Rivabellosa, Valdegovía, Labastida, Oion, Elciego, Lanciego, Lapuebla eta Laguardia.
 
Nortzuk dira erakunde sustatzaileak?

Zerbitzu hau erdi bana finantzatzen dute Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eta Europako Gizarte Funtsak, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020  programa operatiboaren barruan (2. ardatza, 9. gaikako helburua, 9.1.1 helburu espezifikoa).
 
EAEren EGFren webgunerako esteka:
 

 
 
  • Irudiak
    null