Cookie

Ezinduentzako laguntza txakurren erregistroa

EZINDUENTZAKO LAGUNTZA TXAKURREN ERREGISTROA ETA HORIEK EZAGUTU ETA IDENTIFIKATZEKO PROZEDURA

 

Izapide honen bidez, Ezinduentzako Laguntza Txakurren Foru Erregistroan inskribatzen dira ezinduei laguntzen dieten laguntza txakurrak, pertsona horiek, edozein leku, establezimendu edo garraio publikotan sartu, ibili eta egon ahal izan daitezen animalia horrekin.

Ezinduentzako Laguntza Txakurren Erregistro Osagarrian ere inskribatzen dira laguntza txakur izateko heziketa fasean dauden txakurrak.


Izapidetzea

 

• Epeak

Edozein momentutan eska daiteke

 Agiriak

Eskaera (informazio honetan, behera kargatzeko eremuan eranskina dago)

 

 Tasak


Ez da tasarik ordaindu behar


Erakunde arduraduna
 
Gizarte Zerbitzuen Saila
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua


Prozedura

Prozedurari hasiera ematen zaio erabiltzaileak edo heziketa zentroak eskaera aurkezten duenean, eskatzen den dokumentazioarekin batera.
Behin egiaztatuta bertan jasotako datuak egokiak direla eta Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren aldeko ebazpenaren ondoren, hauxe egiten da:

• Ezinduentzako Laguntza Txakurren Foru Erregistroan inskribatzea.
• Laguntza txakurraren kartilla, lotura unitatearen txartela eta laguntza txakurraren identifikazio ofizialaren plaka egin eta ematea.


Eskaera aurkezteko modua

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuan bertan. Alaba Jeneralaren kalea, 10- 4. solairua . 9 departamentua.01005 Gasteiz


Izapidearen egoera kontsultatzea

• Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuan bertan. Alaba Jeneralaren kalea, 10- 4. solairua . 9 departamentua. 01005 Gasteiz
• Telefonoz: 945 15 10 15


Eskaera ebazteko epea

Hiru hilabetekoa da laguntza txakurrak egiaztatzeko prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko epea. Aipatutako epea bete ondoren ez bada ebazpen adierazia jakinarazi, ulertuko da eskaera administrazio-isiltasunez baietsi  egin dela.


Errekurtsoa

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen. Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio ebazpena eman duen organo berari, hilabeteko epearen barruan jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita.


Araudia

• 10/2007 Legea, ekainaren 29koa, ahalmen urrituentzako laguntza txakurrei buruzkoa. EHAA. 140 zk, 2007/07/10
    http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2007/07/0704125a.pdf

• 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna sustatzekoa.EHAA, 246 zk, 1997/12/24
  http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-bopv2/es/bopv2/datos/1997/12/9706324a.pdf
 

• 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearena. BOE 285, zk, 1992/11/27
   https://www.boe.es/boe/dias/1992/11/27/pdfs/A40300-40319.pdf

• Diputatuen Kontseiluaren 35/2015 Foru dekretua, ekainaren 9koa, ezinduentzako laguntza txakurren erregistroa sortu eta horiek egiaztatzeko prozedura arautzen duena. ALHAO, 73 ZK, 2015/06/19
    https://www.alava.net/botha/Boletines/2015/073/2015_073_02959_E.pdf