Cookie

Zentroen ikuskapena

ZENTROEN IKUSKAPENA

 
 
  
  
Ikuskapen prozedura arauturik dago Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren 43.
artikuluan eta hurrengoetan.
 
 
 
Ikuskapen jardueraren helburua honako hau da:
 

• Erabiltzaileen eskubideak errespetatu eta babestuko direla bermatzea.
 
• Eskubide horiek egikaritzeko bide eraginkorrak daudela eta modu egokian funtzionatzen dutela ziurtatzea.
 
• Gizarte zerbitzuak eta gizarte zerbitzuetako zentroak ikuskatzea eta ebaluatzea.
 
Zentroak ikuskatu behar izango dira aplikagarria den arautegi sektorialak ezarritako aldizkakotasunari jarraiki, eta, edozein kasutan ere, urtean behin gutxienez.
 
Zerbitzu edo zentro baten ikuskapen osoa edo partziala egin ahal izango da egokitzat jotzen denean eta, bereziki,hori egitea aholkatzen duen salaketa bat dagoenean hala ere, hori guztia ez da oztopo izango egin beharreko aldizkako bisita egin dadin.
 
Ikuskapen prozedura osatzen duten elementu nagusiak honako hauexek dira: ikuskatzaileek zentroari egiten dizkioten bisitak, aipatutako bisita horien ondoriozko aktak, eskatutako agiriak eta ikuskapenari buruzko azken txostena; azken agiri horretan arautegiaren gainean izaten diren ez-betetzeak jasotzen dira, bai eta gomendio egokiak ere. Horrela, gomendioak hobetzeko modukoak diren alderdiei buruz egiten dira, nahiz eta araua betetzen den.
 
Ikuskatzaileak aktan zenbait gertakari jasotzen baditu gizarte zerbitzuei buruzko arautegiari egiten zaizkion urratzetzat har daitezkeenak, organo eskudunari jakinarazi behar izango dio, zigor espedientea has dadin,hala badagokio.
 
Ikuskatzaileak, bere funtzioak eta zereginak egikaritzean,beste eskumen esparru batean delitua, falta edo administrazio urratzea izan litezkeen gertakarien berri izanez gero, agintaritza judizialari, ministerio fiskalari edo jarduketa eremu horretako administrazio organo eskudunari jakinarazi behar izango dio.
 
Deskargatzeko moduan dauden ereduak:
Zentroko erabiltzaileen zerrenda; Langileen zerrenda; Pertsonal autonomoaren zerrenda; Azpikontratatutako enpresen zerrenda; Zentroko pertsonalaren titulazioen txantiloia; Lotura neurrien txantiloia (Adineko Pertsonentzako Zentroak)