Cookie

Gizarte zerbitzuetako zentroen eta zerbitzuen baimena

GIZARTE ZERBITZUETAKO ZENTROEN ETA ZERBITZUEN BAIMENA

 
 
 
 
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren 4.1. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, gizarte zerbitzu eta zentroek ezinbestean bete behar izango dituzte zerbitzu edo zentro bakoitzarentzat arau bidez ezarritako beharkizun material eta funtzionalak,betiere haien tipologia eta titularitatea edozein direlarik ere. Zerbitzu horietako entitate titularrek eta titularitate pribatuko zentroek manuzko administrazio baimena eskatu behar izango dute; era berean, beharrezko jakinarazpena igorriko dute honako kasu hauetan:
 
ZENTROEN ETA ZERBITZUEN BAIMENA
 
A. Baimen eta jakinarazpenari lotutako ekintzak Administrazio
 
A1. Honako hauek administrazio baimenari loturik daude:

a) Titularitate pribatuko gizarte zerbitzuak eta gizarte zerbitzuetako zentroak abian jartzeko sorkuntza,eraikuntza edo instalazio ekintzak.

b) Hasierako egiturari edo funtzioen araubideari dagokionez,aurrera eraman daitezkeen aldarazpen ekintzak.
 
c) Zerbitzu edo zentro baten kokapenaren lekualdaketa.

A2. Bi administrazio baimen mota daude: aldez aurretikoa eta funtzionamendukoa
 
1.-Honako jarduketa hauek aldez aurretiko baimenaren araubidearen pean daude:
 
a) Zerbitzu edo zentro baten sorrera, eraikuntza edo instalazioa.
 

b) Zerbitzu edo zentro baten kokapenaren lekualdaketa.

c) Zentroan egin daitezkeen funtsezko aldarazpenak;honako hauek hartuko dira funtsezko aldarazpentzat:artatzen ari zen zerbitzu bera ematera zuzendutako eraikinen egituran izan daitezkeen aldaketak edo horiek handitzea edo erreformatzea.
 
 

2.- Honako jarduketa hauek funtzionamenduaren baimenaren araubidearen pean daude:
 
a) Zerbitzu edo zentro bat abian jartzeko ekintzak, baldin eta gizarte zerbitzuen arloko jarduketak aurrera eramateko behar adinako gaitasun materiala edo teknikoa edo giza gaitasuna badute, exijitzeko modukoa den kalitate maila bermatuz.
 
b) Zerbitzuaren edo zentroaren zereginen eta helburuen aldarazpenak.
 
B. Administrazio agintaritza eskudunari jakinarazi beharreko ekintzak
 
B1. Honako hau jakinarazi behar izango zaio baimena eman zuen administrazio agintaritzari:

a) Zerbitzuen etenaldia edo titularitate pribatuko zentroen itxiera.
 
b) Zerbitzu edo zentroaren titularitatearen aldaketa.
 
Bi jakinarazpen mota horiek gutxien-gutxienik hiru hilabete lehenago egin behar izango dira, erabiltzaileei inolako kalterik ez eragiteko; hala eta guztiz ere, titularrak hala eskaturik, Administrazioak epe hori murriztu ahal izango du bere arioz.