Cookie

Kexak eta iradokizunak

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK IZAPIDETZEA

 

Herri administrazioen, zeinek bere eskumen esparruaren barruan, eta zerbitzu edo zentroetako, publikoak zein pribatuak izan, zuzendari eta etakudeatzaileen zeregin dira hauek:erabiltzaileen eskubideak zaintzea, arauz dagozkion betebeharrak betetzea eta betearaztea eta kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen legez araututako bitartekoak jartzea.

 

 

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua:

 

• Zerbitzatu egingo ditu pertsonak eta beharrezkoa duten informazio guztia eskainiko, bai eta beren kexak eta iradokizunak izapidetu ditzaten haiei biderik egokiena eskaini ere.

• Gizarte zerbitzu pribatuek eskainitako arreta eta zerbitzua dela-eta aurkeztutako kexak izapidetuko ditu.

• Dagokion unitate edo zerbitzura bidaltzen ditu kexak eta iradokizunak, izapidetuak izan daitezen, baldin eta, jaso ondoren, haiek izapidetzea beste zerbitzu edo unitate bati dagokiola egiaztatzen badu.
 

Hori guztia, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa,homologazioa eta ikuskapena arautzeko denak,38.2 c) eta 45. artikuluetan eta apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuak,

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzendituenak, xedatutakoarekin bat etorriz dagozkionak egiteko eskumena gorabehera.


Inprimakia


Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuaren bulegoetan eta web orrian dago eskueran kexak eta iradokizunak aurkezteko inprimakia.

 

Non aurkeztu kexa edo iradokizuna:


1. Bertatik bertara:

Alaba Jeneralaren kalea, 10, 4. solairua -9. bulegoa- GASTEIZ.

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuaren bulegoa.

 
2. Posta elektronikoz:

Kexa iradokizunak orria bete eta izenpetutakoan, eskaneatu,erantsi eta bidali posta elektroniko honetara:

inspecciones.sociales@araba.eus

 

 3. Posta bidez:

Alaba Jeneralaren kalea, 10, 4. solairua, 9. bulegoa.

01005 Gasteiz.