Gizate hezkuntzaren aldetik eta alde psikosozialetik esku hartzeko zerbitzua

Familia Esku Hartzeko programak haur nahiz gazteekiko babesgabetasun larri ezberdinekin amaitzea du helburu, baita familia birgaitzea ere.
 

Helburuak:

  •  Babesgabetasun egoeraren larritasuna deuseztatzea edo murriztea, eta berriz gertatzea saihestea.
  •  Familia batuta mantentzea, eta adingabea familiatik bereizi bada, hura bere ingurunera ahalik eta lasterren itzultzen dela bultzatzea.
  •  Guraso edo legezko arduradunak haurrari edo gazteari arreta egokia emateko, eta haren beharrizan fisiko, sozial, kognitibo eta emozional oinarrizkoak asetzeko daukan gaitasuna hobetzea.
  •  Babesgabetasunak adingabearengan sortutako ondorio kaltegarriak konpontzea.
  •  Familia barruko harremanak eta ingurunearekikoak hobetzea, eta gizarte sostenguko sistemak sendotzea.

 

Baliabideak:

  • Hezitzaileak
  • Espezializazio alor ezberdinetako psikoterapeutak.
  • Gurasoei talde hezitzaileen bidez guraso-trebetasunak irakastea.
  • Talde hezitzaile eta terapeutikoak adingabe eta nerabeetan honako helburu hauek lantzeko; gizarte harremanekin arazoak, gatazkak konpontzeko estrategiak, emozioen adierazpena, e.a.
  • Esku hartze psikologikoaren alorreko profesionalen bitartez pertsona bakoitza eta familia psikologikoki laguntzeko lana egiten da, bai haurrekin, nerabeekin nahiz haien gurasoekin.
  • Programako barne eta kanpo errekurtso taldearen koordinazio eta ikuskatze lanak egiten dituzten profesionalak, familia eta adingabeekin.
  • Aipatutako errekurtsoak familia eta adingabeei malgutasunez esleituko zaizkie haien beharren arabera.

 

Betekizunak:

  • Araban bizitzea.
  • Programa honen beharra zehazten duen balorazio soziofamiliarra eginda izatea, eta orientazio eta balioespen batzordeak onartua izatea martxan jartzea.