Laguntza produktuez hornitzeko eta ingurune fisikoa egokitzeko zerbitzua


Zerbitzu honen helburua da autonomia pertsonala bultzatzea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduera instrumentalak egitean eta beregain moldatzean:
 
  • Argibideak eta orientazioa eskaintzen ditu dauden laguntza produktuez edo laguntza teknikoez eta irisgarritasuna hobetzen lagundu dezaketen ingurune fisikoaren egokitzapenez.
  • Mailegu sistema bat dela medio, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko behar diren laguntza produktu berreskuragarriak eskuratzeko era errazten du, pertsonak etxean bizi direla nahiz alojamendu edo egoitza zerbitzuren batean bizi direla.
  • Ohiko etxebizitzako irisgarritasun maila hobetzeko hura egokitzeko proposamenak egiten ditu.