Gaixotasun mentala duten pertsonentzat edota haien senitartekoentzat gizarte eta hezkuntza aldetik eta alde psikosozialetik esku hartzeko zerbitzua

  
Zerbitzu hau gizarte eta hezkuntza aldetik eta alde psikosozialetik laguntzeko prestazio multzo batean datza. Prestazio hauek banakakoak, familiakoak nahiz taldekoak izan daitezke eta familiaren etxean nahiz komunitate ingurunean eman daitezke.
 
Esku-hartze hauek ondokoetara bideratzen dira:
 
  • Ezegokiak diren ohitura, jokabide, pertzepzio, sentimendu eta jarrerak, egokiago diren beste batzuekin ordezteko bide ematea.
  • Beregain moldatzea, gizarteratzea eta familia eta komunitate inguruneko elkarbizitza egokia bultzatzen dituzten banakako, familiako edo taldeko gaitasunak eskuratu eta garatzeko bide ematea.