Ezgaitutako pertsona helduen tutoretza zerbitzua

Tutoretza gure antolamendu juridikoan ezarritako figura da; haren arabera pertsona fisiko edo juridiko batek epai baten bidez bere burua zein bere ondasunak kargutzeko ezgaitu den pertsona baten ordezkaritza hartzen du, bai eta hura babesteko eta defendatzeko ahalmena ere.

Tutoretza pertsona bati eman dakioke (arlo juridikoan pertsonei “pertsona fisiko” esaten zaie), hain zuzen ere bere eskubide zibil guztiak balia ditzakeen bati, edo bestela erakunde bati (arlo juridikoan erakundeei “pertsona juridiko” esaten zaie), ondokoak betez gero: ezin du eduki irabazteko xedea eta bere helburuetako bat ezinduak babestea izan behar da (halakoak dira, esaterako, “tutoretza fundazioak”).

Tutoretza fundazioak agintaritza judizialak ezgaitutako ezindu psikikoen zuzeneko tutoretza eta haien gaineko beste zaintza figura batzuk hartzen dituzten erakundeak dira; erakunde hauek ezinduen senideek eta beste pertsona fisiko zein juridiko batzuek esku hartu ezin dutenean aritzen dira.

 

Arabako Usoa tutoretza fundazioa

http://www.ftusoa.org/

Obdulio lopez de Uralde margolariaren kalea, 17
 

01008 Vitoria-Gasteiz (Álava)
Tel.: 945 77 87 00
Fax: 945 06 51 55
e-mail:
ftusoa@ftusoa.org

 

Beroa Babes Fundazioa

http://www.fundaciontutelarberoa.com/eu/

Budapest Etorbidea,29 zk., behea 13 01008 Vitoria Gasteiz
Tel.: 945 214 363 | Faxa: 945 001 211
fundaciontutelarberoa@fundaciontutelarberoa.com