Aldi baterako egonaldiak egoitza zentroetan eta etxebizitza komunitarioak

Mendekotasuna duen pertsona bat eguneko zentro batean aldi baterako hartzearen helburua hauxe da: haren ohiko zaintzaileei, profesionalei zein bestelakoei, atseden hartzeko, indarberritzeko edota bere burua garatzeko aukera ematea.

Egutegiko urtean pertsona batek gehienez 30 egun  eman ditzake honelako egonaldietan, jarraian zein aldika.

Betekizunak

 

  • Eskabidea aurkeztean mendekotasun egoera onartuta edukitzea.
  • Mendekotasunean bizi denak normalean bere etxean bertan edo senide batenean jasotzea profesionala ez den zaintzaile baten laguntza.
  • Bidezko zuzendariordetza teknikoaren ebazpen positiboa edo horretarako sortu den balorazio organoaren txosten positiboa jasotzea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerriren batean, gutxienez, hiru urte (etenik gabe) erroldaturik eramatea, eskabidea aurkeztu aurretiko hiru urteetan, alegia.

Eskatzeko modua

 

- Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez.

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota (Diputazioa, 13 – VITORIA-GASTEIZ).

- GOFEri atxikitako edo harekin ituna sinatuta duten eguneko zentroetan (errekurtso hau duten erabiltzaileentzat soilik).