Eguneko arreta adinekoentzako egoitza zentroetan eta bizitoki zerbitzuetan

Egoitza eta etxebizitza komunitarioetako eguneko arreta adinekoentzako zerbitzua da; berari esker adinekoek egoitza zentro batean eman dezakete eguna eta bertako jardueretan parte hartu. Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera eskaintzen da, egunez.

Lurralde Historikoan dauden etxebizitza bateratu eta egoitzetan, eguneko zentrorik ez izan eta egiturak aukera ematen badu.

Hartzaileak

 

Arabako Lurralde Historikoan mendetasunean dauden pertsonak.

Era berean, etxebizitza bateratuetan zerbitzu hau autonomoak diren zuzendua dago, eta egoitzatik kanpoko zerbitzuak mendekotasun arina edo mendekotasunik ez daukaten adinekoen beharrak asetzeko egiten dira.

Betekizunak

 

  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea. Edonola ere, Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 8ko 45/2007 Foru Dekretuak ezarritakoa bete behar da. Foru dekretu horren bidez mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko araubidea ezarri duen arautegia onartu da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute. (I. graduari dagokion babesa aplikatzeko betekizunak)
  • Mendekotasun egoera onartuta izatea, Beregaintasun Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran bizi diren Pertsonei Laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta hura garatu duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Hautatutako zerbitzurako edo prestaziorako BAP hitzartuta eta sinatuta edukitzea, adineko eskatzailearen beharretara ondoen egokitzen diren prestazio edo zerbitzuekin.

Eskatzeko modua

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez edo GOFEren Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota.