Erabiltzaileen Arretarako Unitatea - EAU

 
 
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzu eta zentroetako erabiltzaile direnen iradokizunak eta kexak aurkezteko prozeduraren, Unitate arduraduna da.
 
Iradokizunen eta Kexen Orriak daude zure eskura, proposatu nahi dituzun gaiak funtzionamendu arruntetik kanpokoak badira edo zerbitzuak edo zentroak ematen duen ohiko arreta-zerbitzuaz bestelakoak badira edo emandako erantzunak asebete ez bazaitu. Parte hartzeko bide hori beste edonork ere badu, hau da, zerbitzu erabiltzaile izan gabe ere bisitari edo laguntzaile gisa edo bere lanbideagatik bertaratzen direnek.
 
 

Iradokizuna
 
 
 
Hornidurarekin, prozedurekin, antolaketarekin, funtzionamenduarekin edo zerbitzu bateko jarduera profesionalekin loturiko alderdiren bat aldatzea xede duen proposamena, horien kalitatea hobetzeko asmoz egindakoa.

 
Kexa
 
 
 
Jarduera zehatz batekin ados ez zaudela erakusteko idazkia, zure iritziz kalte zehatz bat eragin duelako, zuzenean edo zeharka egin nahi den dena delako aldaketa horrek zure eskubideak gauzatzea kaltetzen duela uste baituzu. Gerora izan daitezkeen esku-hartzeetarako arazoa konpontzea nahi duzula esan nahi du, baina ez eragindako kaltea zuzentzeko eskubidea duzunik.
 
 
 
 
Kexak eta iradokizunak aurkezteko modua
 
 
 
 
1. Iradokizunen eta kexen postontziakGizarte Ongizaterako Foru Erakundearean Zentro eta Zerbitzu guztietan daude.
  
2. Posta. Orria iradokizuna edo kexa aurkeztu nahi zaion zentroari bidali ahal zaio, edo EAUri zuzenean, helbide honetara: Erabiltzaileen Arretako Unitatea - Alaba Jeneralaren kalea, 10, 4.a, 7. Bulegoa - 01005 Vitoria-Gasteiz
 
3. Helbide elektronikoa. Helbide elektroniko honetara ere bidal daiteke iradokizun edo kexa:
 
 
  
4. Faxa.Iradokizunen eta Kexen Orria fax-zenbaki honetara bidaltzeko aukera ere badago: 945 151 017