Egokitasun betekizunak

 

  • Bizi baliabide egonkorrak eta nahikoak izatea.
  • Osasun fisiko eta psikiko ona izatea.
  • Senar-emazteei edo izatezko bikoteei gagozkiela, gutxienez, bi urteko bizikidetza.
  • Familia bizitza egonkorra izatea.
  • Umearen edo nerabearen gizarteratzea erraztuko duen familia eta gizarte giroa izatea.
  • Eskatzaileen historia pertsonaletan adingabea arriskutan jarri dezakeen gertakaririk jaso ez izana.
  • Jarrera malguak eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna izatea.
  • Umearen edo nerabearen historia pertsonala eta familiarra onartu eta errespetatzea.
  • Lankidetza eta konpromiso jarrera positiboa erakustea.
  • Familia unitateko kide guztiak adopzioaren aldeko jarrera izatea.
  • Seme-alabatzat hartutakoek beren garapen egokia muga dezakeen adinik ez izatea.
  • Adingabearen interesa nagusi dela eta haren garapena bermatze aldera haren eskubideak babestuko dituzten arrazoiak direla erakustea.
  • Edonola ere, bateraezinak dira adopzio prozesua eta haurdun egotea edo seme-alaba biologikoa jaio edo beste adingabe bat adoptatu zenetik sei hilabete igaro ez izana. Era berean, adopzio prozesua eta lagundutako ugalketa prozesua ere bateraezinak dira. 
  • Gehienez ere eskatzaile gazteenaren eta adingabearen artean dagoen aldea 44 urte izango da.