Informazioa adopzioari buruz

Adopzioa haurrak eta nerabeak babesteko neurri bat da. Horren bidez, epai judizial baten ondorioz, adingabe edo nerabe bat beste familia batean integratzen da atzera ezineko moduan, lege aldetik seme-alaba biologiko batek izango lukeen leku berbera edukitzera pasatuz.

 

  •  Estatu barruko adopzioa

Izapideak sinpleagoak dira eta ez dago diru kosturik. Arabako Adingabeen Kontseiluaren babespean dauden adingabeak adoptatzeko aukera da, baina gaur egun oso gutxi dira Araban adoptatzeko moduan dauden haurrak, eta horrengatik itxaron zerrenda luzea da. “Babespeko adingabe bat adoptatzeko eskaintza” aurkezten da.

  •  Nazioarteko adopzioa

Izapideetan konplexutasun handiagoa dauka, lege desberdinak dituzten bi estatuk esku hartzen dutelako. Era berean, diru kostu handiagoa dakar berekin, beste herrialde batean izapidetzeak sortutako gastuen ondorioz. Adopziorako esleipena eta epea adingabearen jatorriko herrialdearen arabera dira. “Nazioarteko adopziorako eskaera” aurkezten da.

 

Adingabeen Kontseiluaren babespean dauden adingabeen adopzioan nahiz nazioarteko adopzioan, badago beharrizan bereziak dituzten haurrak adoptatzeko aukera. Beren zirkunstantziengatik edo ezaugarri fisiko, mediko edo psikologikoengatik, beraiek ardurapean hartzeko prest dagoen familia bat aurkitzeko zailtasun handiagoak dituztenak dira. 

 

 

ADOPZIOA

 

FAMILIA HARRERA

 

 

Behin-betiko neurria

Neurri iragankorra

Familia elkarbizitza iraunkorra da

Familia elkarbizitza aldi baterakoa da

Familia biologikoarekiko lokarri guztiak apurtzen dira

Jatorriko familiarekiko lokarri legal eta biologiko guztiak mantentzen dira

Ez dago atzerabiderik

Jatorriko familiara itzultzeko asmoa dago

Ez dago jatorriko familiarekiko harremanik

Jatorriko familiarekiko harremanak mantentzen dira