Oinarrizko gizarte zerbitzuak

Arabako Foru Aldundiko  Gizarte Zerbitzuen Saila herritar guztien arreta bermatzen eta denen gizarte beharrizanak asetzen ahalegintzen da bazterkeria eta desberdintasunak sortzen dituzten eragileak ezabatzeko, herritar guztien gizarteratzea sustatzeko eta pertsona eta talde guztien garapen oso eta askea aldezteko gizarte zerbitzuen sistema publikoaren bitartez.

Oinarrizko gizarte zerbitzuek leihatila bakar moduan jarduten dute; herritarren eta gizarte zerbitzuen sistema publikoaren lehen elkarguneak dira.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetara jotzen dutenek gizarte langile batekin hitz egiten dute, eta hark, beste erakunde batzuetako profesionalekin koordinatuta:

 

  • Gizarte eskubideei buruzko argibideak ematen ditu eta nola erabil daitezkeen azaltzen.
  • Pertsonen  eta familien gizarte beharrizanak baloratzen ditu.
  • Gizarte baliabideen berri ematen du.
  • Kasuan kasuko arazoa konpontzeko alternatibarik egokienak azaltzen ditu.
  • Behar izanez gero, banako arreta plana prestatzen du, kontuan harturik beharrizanak, lehentasunak eta dauden baliabideak.
  • Herritarrak baliabide espezializatuetara bideratzen ditu, bai eta gizarte babeserako beste baliabide batzuetara ere: gizarte segurantza, langabezia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, trebakuntza.
  • Banako planak egiten ditu beharrizanak eta baliabideak kontuan hartuta.
  • Herritarren arteko lankidetza eta elkartegintza sustatzen ditu.
  • Gizarte bazterkeriaren prebentziorako programak sustatzen ditu. 

Hartzaileak

 

Udalerri bateko oinarrizko gizarte zerbitzura bertan bizi diren herritar guztiek jo dezakete, baldin eta gizarte inguruabar larrietan egonik profesionalen laguntza behar badute edo gizarte baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa behar badituzte.