Xedeak eta Helburuak

Honakoak dira haren xedeak

 

GOFEren xedeak Arabako Lurralde Historikoko gizarte ongizateko gizarte zerbitzuei eta politikei lotutako jarduerak antolatzea, kudeatzea, ematea eta burutzea dira.

 

Honakoak dira haren Helburuak

 

Arabako herritarren gizarte premiei erantzuteko lana izanda, haren eskumen eremuaren barruan, haien bizi kalitatea eraginkortasunik handienaz hobetzeko, honakoak dira haren helburu orokorrak:

 

  • Pertsona, familia eta talde guztien gizarte integrazioa, autonomia eta gizarte ongizatea hobetzea, batez ere pertsonalak eta harremanetakoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez, sustapen, prebentzio, babes eta laguntza zeregina garatuz.

     

  • Norberaren autonomia sustatzea eta mendekotasunetik datozen premia pertsonalei eta familiakoei arreta ematea.

     

  • Babesgabetasun egoerek eragindako premiak prebenitzea eta arreta ematea.

     

  • Esklusio egoerak prebenitzea eta arreta ematea eta pertsonen, familien eta taldeen gizarte integrazioa sustatzea.

     

  • Larrialdi egoerek eragindako premia pertsonalak eta familiakoak prebenitzea eta arreta ematea.

     

  • Pertsonen eta taldeen gizarte barruko garapen oso eta askeari laguntzea, talderik ahulenei arretarik handiena emanez.

     

  • Laguntza informaleko sareei laguntza ematea pertsonak euren ingurunetik ahalik eta gertuen egon ahal izateko.

     

  • Elkartasun sareen eta ekimen pribatuaren aukera berdintasuna eta partaidetza eta lankidetza sustatzea.