Cookie

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiak Arabako Foru Aldundiak historian zehar bere jardunean sortutako dokumentazioa zaindu eta kontserbatzen du, baita dohaintza, gordailu edo erosketa bidez sartu den bestelako dokumentazioa ere.

 

Dokumentu multzo garrantzitsuena Foru Aldundiari berari dagokiona da. Bertan Araba Probintziako Ermandadearen funtsa ere sartzen da, artxiboa sorrarazi zuena.

Garrantziaren arabera bigarren taldea ondokoek osatzen dute: Arabako historiarentzat garrantzi handia duten familia-artxiboek, udal artxiboek eta Administrazio Batzarren artxiboek, eta baita probintzian kokatzen diren bestelako erakunde eta enpresen artxiboek ere.

Argazki funtsa ere garrantzitsua da. Bertan erakunde beraren dokumentu grafikoak jasotzeaz gain, familiako bildumak eta, bereziki, argazkilari profesionalenak ere jasotzen dira.

Halaber, Agiritegi Zerbitzuak Arabako Agiri Ondarearen Bekak kudeatzen ditu, eta jardunaldi pedagogikoak eta bisita gidatuak (ikasleentzat) eta erakusketak antolatzen ditu. Gainera artxiboei buruzko eta ekitaldi aretoa eta erakusketa aretoa lagatzeari buruzko aholkularitza teknikoa eskaintzen du.

 

                                             Arabadok

                                                                      Katalogo sarbidea 

  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Posta helbidea:
Miguel de Unamuno, 1 - 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945-181926
Faxa:
945-181929
e-maila:
atha@araba.eus>
Ordutegia:

 

Astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era