Urritasun fisiko eta organiko larriak dituzten pertsonentzako eguneko zentroak edota autonomia pertsonala sustatzeko zentroa

Gizarte baliabide hau urritasun fisikoa dutela eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko besteren laguntza behar duten pertsonentzat da, hain zuzen ere mendekotasunean egonik autonomia pertsonalerako laguntza berezi orokorra behar duten pertsonentzat, azken xedea ahalik eta ondoen gizarteratzea da.

Betekizunak

 

  • Sistema neuromuskularrean edo lokomozio aparatuan ezintasun larria duten pertsonak, hain zuzen ere mendekotasun handia onartuta daukatenak (3. gradua, ); 18 eta 65 urte bitartean eduki behar dituzte eta Arabako Lurralde Historikoan egon behar dira erroldatuta. Banakako Laguntza Plana (BLP) onartuta eduki behar dute eta Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetzak emandako aldeko txosten teknikoa eduki behar dute. Mendekotasunaren eragilea ezintasuna sortzen duen gaixotasuna izan behar da, hain zuzen ere sistema neuromuskularra edo lokomozio aparatua narriatzen duen gaixotasuna.
  • Eskaera aurkezten den egunean 18 - 65 urte bitarteko adina edukitzea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Baliabidea Banakako Laguntza Planean onartuta edukitzea.
  • Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetzak Aldeko txosten teknikoa egitea. 

Eskatzeko modua

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez edo GOFEren Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota.