Garapen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa

Eguneko arretarako unitate honetan beharrezko arreta ematen zaie autistei beren autonomia eta garapen pertsonala mantentzeko eta, ahal bada, hobetzeko, eta beren gaitasunak sendotzeko: horrela hobeto moldatu ahal izango dira gizartean, beraien bizi kalitatea hobetuko da eta batzuek, agian, lan merkatuan sartu ahal izango dute.

Betekizunak

 

  • Mendekotasuna onartuta edukitzea, hain zuzen ere gradu eta maila zehatzeko mendekotasuna. Zentrora joan ahal izateko, sare publikoko zentroetan plaza lortzeko lehentasun hurrenkera ezarri duen maiatzaren 14ko 39/2007 Foru Dekretuko 22. artikuluan ezarritako baliabideak berresleitzeko programara jo behar da.
  • 18 urte beteta edukitzea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Baliabidea Banakako Laguntza Planean onartuta edukitzea.
  • Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetzak emandako aldeko txosten teknikoa edukitzea. 

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura edo GOFEren Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jo behar da.

 

Lotutako zentroak