Cookie

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parkea ezagutu

Ekialdea-Mendebaldea norantza duen mendilerroa da hau, eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko mailarik altuenak daude (Aitzuri 1550 m). Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak eta Araba eta Gipuzkoa lurralde historikoak banatzen ditu.

Substratua urgondar kareharriek osatzen dute nagusiki eta horien higadurak fenomeno karstiko ikusgarriak eragiten ditu: gailur lerroak, dolinak, torkak, lapiazeak, amildegiak, etab. Hala nola, Lezeko mendi hobia, San Adriango tunela, Urbiako sakonunea, Arantzazuko amildegia, etab. dira ezagun. Elgea-Urkilan substratua aldatzen da, eta hareharri eta buztina agertzen dira. Ondorioz, mendi hegalak borobildu egiten dira eta profila uhin formakoa bihurtzen da.

Parke naturalean bertako basoko zuhaitzez osatutako zabalgune handiak eta zoragarriak daude: pagadiak, haritz kandugabeko hariztiak (Quercus petraea), etab. Mendietako goi mailetan zuhaitz landaredia arraroagoa da. Inguru horietan belardi menditarrak, txilardiak eta otadiak agertzen dira, mendi horietan oso larratze indartsua egiten baitute bertako ardi latzek.

Ipar isurialdeko landazabaletan euskal baserriarekin lotutako mosaiko paisaia ikus daiteke. Bertan belardiak, baratzak eta fruta arbolak radiata pinu unadekin tartekatzen dira. Mendi hegal batzuetan koniferoek hartzen dituzten lur zatiak benetan zabalak dira.

Kareharriz osatutako haitzetako landaredia oso bitxia izan ohi da eta Kantauriar eta Pirinio mendietako endemismoak nagusi dira. Badira interes botanikoa duten bestelako habitatak, hala nola, Arbarrainekoa (Altzaina) bezalako substratu silizeotan hasiberri diren zohikaztegiak.

  • Irudiak
    null

Harremanetarako datuak

Aizkorri-Aratzko Parketxea

Posta helbidea:
Araia
Telefonoa:
945386964
e-maila:
parketxe.aizkorriaratz@gmail.com>
Ordutegia:
Neguan (Urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
- Larunbata, igandea eta jaiegunetan 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00
 
Udan (Apirilatik irailara):
-10:00 -14:30 eta 16:00 - 19:00
Oharrak:
Astelehenetan itxita