Cookie

Ohiko galderak

Formulario selección de subtemas

Harremanetarako posta helbideak erabili aurretik, atal hau kontsultatzea iradokitzen dizugu.

  • Nork du A-68 bidesari sozialeko dirulaguntzak jasotzeko eskubidea?
     

    Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan daitezke beren ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan daukaten eta diruz lagundu daitekeen bide zatian AP-68 autobidearen erabiltzaile diren pertsona fisikoak, baldin eta traiektu berean sarrera eta irteera ondoko ordainlekuetakoren batetik egiten bada: Areta-Laudio, Bilboko nagusia, Ziorraga, Altube, Subilla edo Zambrana (Bilboko ordainleku nagusiko sarreretarako, toki horretara arteko bide zatia ez da diruz lagunduko, eta irteeretarako, ez da diruz laguntzekoa izaango toki horretara arteko bide zatia); autobideak ezarritako tarifa taularen ondorioetarako ibilgailu arinak erabiltzen badituzte; eta dirulaguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute. Gailu horiek finantza erakundeen bidez eskura daitezke edo ordainketak egiteko horrelakoak merkaturatzen dituzten beste erakunde batzuen bidez. Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak. 
     

  • Zertan datza A-68ko bidesari sozialaren laguntza?

    Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-68 autobidearen erabiltzaileek diruz laguntzekoa den bide zatian ordaindutako bidesarirako dirulaguntzak ematea.

    Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-68ren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:

    -Ehuneko 50eko deskontua aplikatuko zaio egindako bidaien zenbateko osoari, baldin eta hilean hogeita bost bidaia edo gehiago egiten badira.

     

  • Zein betekizun bete behar dut A-68ko bidesari sozialaren laguntza jasotzeko?

    - Arabako udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.

    - NANaren fotokopia

    - Finantza erankundeak emandako egiaztagiria, bidesari telematikoak bideratuko diren pertsona eskatzailearen banku kontuarena, eta ordainketarako gailu telematikoaren erabilgarritasunarena.

    - Arabako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. 
     

  • Non aurkeztu behar dut A-68ko bidesari sozialaren laguntzarako eskabidea?

    Eskabideak Arabat Arabako Bideak - Vías de Álava, Vicente Goikoetxea, 1 -1 Bulegoa 1


    Ordutegia: 10etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

     

  • Non eta noiz egin behar dut eskaera unibertsitateko ikasleentzako laguntza jasotzeko?

    Laguntzetarako deialdia Gazteriaren Foru Erakundeak kudeatzen du (Probintzia plaza, 5-4.)
     

    Harremanetarako: ifj@araba.eus
     

     
  • Nola jakin ditzaket Arabako herri arteko autobusen ordutegiak?

    Autobus lineak eta ordutegiak Aldundiaren web orrian (www.alava.net) kontsulta ditzakezue edo 945-181818 telefonoan.

  • Zein prozedura jarraitzen dute Arbitraje Batzordeek?

    Arbitraje Batzordearen prozedura azkarra, erraza eta doakoa da. Honako urrats hauek osatzen dute:
    • Erreklamazio-idazkia aurkeztea
    • Ahozko ikustaldia egitea
    • Ebazpena ematea
  • Zein da Batzordearen zeregin nagusia?

    Arabako Garraioaren Arbitraje Batzordea Arabako Foru Aldundiaren erakunde-organoa da. Garraioaren jardueran parte hartzen dutenen interesak defendatu eta babesten ditu doan: bidaiari, garraiolari, kargatzaile, kontsumitzaile, etab.

    Bere zeregin nagusia erreklamazioak eta izaera ekonomikoko arazoak konpontzea da, honako lurreko garraioei dagokienez:
     

    • Hiri barruko garraioa: autobus, taxi, tranbia, funikular, etab.
    • Salgaien garraioa: karga osoa, zatitua, etab.
    • Bidaiari-garraioa: erregularra, eskatu ahalakoa, turistikoa, alokatua, etab. 
  • Nola daude errepideak Arabatik kanpora irteteko?

    Galderak egiteko, deitu 900-123505 telefonora, begiratu TVEren teletestuan, 600 orrialdean, honako helbide honetan: http://www.trafikoa.net edo helbide honetan: http://www.dgt.es.

  • Zer egin behar dut Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren  Zuzendaritzara idazki bat bidaltzeko?

    Arabako Foru Aldundiari idazkia aurkeztu nahi badiozu, bi modu hauek dituzu: a) Zu zeu azaldu Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5. zenbakia, behe-solairua), jendeari laguntza emateko orduan, alegia, astelehenetik ostiralera bitartean 8:15etik 14:30era. Edo, b) Idazkia posta ziurtatuz bidali helbide horrexetara.
    Zehaztasun gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan 945-181818 edo 945-217272 telefonora deituz.
  • Obrak egin nahi ditut nire lursail batean: eraiki, hesiak jarri, berreraiki… Nora jo behar dut edo zer egin behar dut?

    Obraren bat egin nahi baduzu, zeinahi motatakoa dela ere, errepide-baimena eskatu behar duzu. Horretarako, Arabako Foru Aldundira jo behar duzu; hain zuzen, Errepide Zerbitzura. Zehatzago esateko, idazkia aurkeztu behar duzu Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5. zenbakia, behe-solairua), eta, bertan, zure datuak eta eskatzen duzuna adierazi behar duzu.
    Zehaztasun gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan 945-181818 edo 945-217272 telefonora deituz.

  • Kilometro distantzia jasotzen duen ziurtagiri bat behar dut. Norengana jo behar dut edo zer egin behar dut, bestela?

    Arabako Foru Aldundiaren erantzuna jaso nahi baduzu, aurrena, idazkia aurkeztu behar duzu Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza, 5. zenbakia, behe-solairua), eta, horren bidez, ziurtagiria eskatu behar duzu.
    Zehaztasun gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan 945-181818 edo 945-217272 telefonora deituz.

  • Zer da errepide poliziaren baimena? Nola ikus dezaket nire errepide poliziaren espedientea?

    Errepide poliziatzat hartzen da errepideen erabileraren kontrola, bai eta errepideen zona babestuetan gauzatutako eraikuntza jardunen kontrola ere.
    Errepideen zona babestuetan jardun jakin batzuk gauzatu ahal izateko (besteak beste, etxebizitzak eraikitzea, etxebizitzak konpontzea eta finkak ixtea), Arabako Foru Aldundiari eskatu beharko zaio baimena.
    Baimen horiek arautzen dituzte ekainaren 25eko 20/90 Foru Arauak, Arabako errepideei buruzkoa, bai eta martxoaren 4ko 2/92 Foru Arauak ere, Arabako errepide poliziaren baimenak emateari buruzkoa.
    Zure espedientearen egoera ezagutzeko, edota informazio gehiago jasotzeko, dei ezazu 945-217272 telefonora. Hala ere, isilpeko datuak ezagutzeko zuk zeuk joan beharko duzu.
  • Nola ikus dezaket errepideetan egindako kalteei buruzko espediente bat?

    Bide Azpiegituren eta Mugikortasuneko Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuaren telefonora dei dezakezu (945-181818 - 945-217272). Hala ere, datu gehienak isilpekoak direnez, litekeena da zerbitzu horren bulegora joan behar izatea informazioa lortzeko.

  • Errepide jakin batzuetan ibiltzeko baimena eskatu behar al dut?

    Arabako errepide batzuetan ibilgailuentzako pisu mugaketak daude.
    Interesdunak Errepide Zerbitzura joan beharko du (Probintzia plaza, 4, 4. solairua) gainkargarekin zirkulatzeko eskaera egiteko. Kasu batzuetan, fidantza utzita eta garraioa egin ahal izango du.
    Aipatu eskaera egin ahal izateko, ondorengo datuak eman beharko dira: nortasun agiria, helbidea, merkantzia mota, merkantziaren pisua, matrikula, guztirako pisua, ibilbidea eta bidaia kopurua.
    Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jo ezazu Errepide Zerbitzura.
  • Zein agiri aurkeztu behar ditut jabetza kentzen badidate?

    Espedientea ikusi ahal izateko nortasun agiria eraman beharko duzu.
    Udaletxera joateko deia jasotzen duzunean, hurrengo agiriak eraman beharko dituzu: nortasun agiria, jabetza eskriturak, testamentua edo jabetza titulua eta balio justua kobratzeko kontu zenbakia.
    Beste norbaiten ordezkari gisa baldin bazoaz, interesdunari buruzko aipatutako agiri horiek ez ezik, bere baimena eta zure nortasun agiria ere eraman beharko dituzu.
    Espediente jakin baten egoera ezagutzeko, dei egizu Arabako Foru Aldundiko Lege eta Administrazio Zerbitzuaren telefonora (945-181818 - 945-217272). Hala ere, kasu gehienetan, Aldundira joan beharko duzu (Probintzia plaza, 4, 6. solairua), eskatutako datu horiek isilpekoak baitira.

  • Zer da balio justua? Noiz eta nola kobratzen da?

    Balio justua Administrazioak desjabetutako ondasunaren edo eskubidearen jabeari ordaintzen dion balio justua da.
    Balio justua ezartzeko bi modu daude: adostasunez edo, bestela, judizialki.
    Administrazioak balio justua izenpetzen duenetik aurrera, legeak ezartzen duenari jarraituz, Administrazioa sei hilabeteko epean balio justua ordaintzera behartuta dago.
  • Zer egin behar du jabetza galdu duen herritarrak?

    Desjabetzea jakinarazi eta gero, Arabako Foru Aldundiaren Lege eta Administrazio Zerbitzuari egoki deritzezun alegazioak aurkezteko aukera izango duzu.
    Gero, alegazio horiei emandako erantzuna jasoko duzu. Urrats hori eginda, Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartuko du eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda.
    Gero, zure Udaletxera joateko deituko dizute. Bertan, okupazio aktak egingo dira eta banan?banan zehaztuko dira desjabetzearen elementuak, eta haien berri emango da.
  • Zein dira desjabetze prozesu baten hasierako faseak?

    Herri lanaren proiektua zehaztuta dagoenean, eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen du Diputatuen Kontseiluak.
    Eragindako pertsonak jakinaren gainean jartzeko, guztiei idatziz jakinarazteaz gain, aldizkari ofizialetan, prentsan eta udaletxeetan argitaratzen da eragindakoen zerrenda.
    Presakako desjabetze espediente baten izapideak.
    (Espedientea presakakotzat jotzea Eusko Jaurlaritzari dagokio)
  • Nola jakin dezaket noiz berrituko edota hobetuko duten errepide jakin bat?

    Arabako Biltzar Nagusiek onartu duten Arabako Errepideen Plan Integralean, zehatz-mehatz ezarrita dago Arabako errepideak berritzeko eta hobetzeko programazioa.
    Informazio gehiago jaso nahi baduzu, Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzura jo dezakezu (Probintzia plaza, 4, 4. solairua) (945-181818 - 945-217272).