Egoitza zentroak

Etxeak eta zentroak egoitza arreta emateko baliabideak dira. Beraien xedea familian beharrizan materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak beteta ez dauzkaten eta babesgabetasun larrian dauden haurrei eta nerabeei, Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean edo tutoretzapean daudenei, aldi batez arreta integrala ematea da.

Harrera aldi baterako izan ohi da: egoitzako aldia amaitu ondoren adingabeak beren familia biologikora itzultzen dira, edo harrerara edo adopziora bideratzen dituzte.

Zentro horien helburua adingabeak gizartekotzea eta beren bizitza normaltzea da. Eguneroko bizimoduaren pedagogiaren bidez, familia, pertsona, gizarte, eskola, lan aurreko eta laneko arloak lantzen dira.

 

Zerbitzu honek BALIABIDE hauek dauzka:

  • Larrialdiko harrera: Zentro hauetan babesgabetasun larrian egonik etxetik kanpo egon behar duten haurrak edota nerabeak hartzen dira egonaldi laburretan, Adingabeen eta Familiaren Arloko Balorazio eta Orientazioko Lurralde Batzordeak familia laguntzeko edo ordezkatzeko neurriak aurkitu arte. Zentroetan dauden bitartean, euren egoera pertsonala, soziala eta familiarra aztertuko da, eta behar duten erantzuna zehaztuko zaie.
  • Harrerako bizitokiak eta etxebizitzak: Bizitokiak egoitza harrerara zuzendutako baliabideak dira, eta babesgabetasun edo gizarte arrisku larriko egoeran dauden haur eta nerabeak alderdi guztietan laguntzen dira. Gehienez ere 10 plazako edukiera duten zentroak dira, eta bizitoki funtzional modura egituratzen dira. Etengabe, hezkuntza langileak dituzte, bertan bizi diren adingabeen beharrei egokituta.
  • Emantzipaziorako prestatzeko zentroak: 9 eta 30 plaza arteko bizikidetza guneak dira. Laguntza eta hezkuntza zerbitzua ematen diete 14 urtetik gorako nerabeei. Hezkuntza lantalde iraunkorraren bitartez, abilezia pertsonalak eta sozialak hartzea errazten eta indartzen da, horiek beharrezkoak baitira adingabe horiek prestatzen joateko bizitza autonomoa egite aldera. Halaber, prestakuntza prozesuan laguntza ematen da, etorkizunean laneratzera zuzendutako orientazioa barne.
  • Emantzipatzeko etxeak: 16 urtetik aurrerako nerabeak prestatzen dira bizitza independenterako, haien jatorria edozein izanda, eta egoitza zentrotik irteterakoan familiaren gunean integratzea posible ez den kasuetan. Zerbitzu honetan egoitza harrera, hezkuntzaren eta prestakuntzaren alorreko laguntza eta lanerako orientazioa eta laneratzeko aukerak ematen zaizkie adingabeei, bizitza independenterako prestatuz eta gizartearen bizitzan sartzea erraztuz.
  • Portaera arazoak dituzten adingabeentzako zentroa: Portaera arazoak dituzten 13 eta 18 urte arteko nerabeei arreta osoa emateko programa berezituak, haien jatorria edozein dela ere, jokaera bereziki disruptiboa izanda, oinarrizko programa orokorrean arretarik eman ezin zaienak. Programan esku-hartze soziokulturala eta/edo terapeutikoa egongo da, jarrerei zuzendua eta jarrera arazoak gainditzeari, lehentasunez aplikatuko dena, behin behineko izaerarekin. Horren xedea, ondoren oinarrizko programa orokorrean sartzea baimentzea izango da, emantzipaziorako prestatzeko programan, edo emantzipaziorako programan.

Betekizunak

 

  • 18 urtetik beherakoa izatea.
  • Araban bizitzea edo Arabako Lurralde Historikoan egotea, behin-behinean.
  • Adingabeen Kontseiluak legezko tutoretza edukitzea.
  • Gurasoek edo tutoreek zaintza aldi baterako hartzeko eskatzea organo horri.
  • Adingabeen eta Familiaren Arloko Balorazio eta Orientazioko Lurralde Batzordeak aldeko txostena ematea.
  • Aparteko kasuetan, eta alderdiek elkar hartuta, adin nagusitasunaren aurreko bi urteetan zaintzan egon diren 18 urteko gazteek 18 hilabete eman ditzakete zentro hauetan, emantzipatzeko programetan.

Eskatzeko modua

 

Eskatzailearen etxebizitzaren araberako Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuan.