Eguneko zentroak

Adingabeei hezkuntzaren alorreko esperientzia ematen dien babeserako zerbitzua da, horren bitartez haien garapen integrala bultzatzeko. Halaber, adingabeen familiei babesa ematen zaie guraso bezala dituzten funtzioak garatzeko. Haiek seme-alaben hezkuntzako partaide eginez.

Programaren xedeetako bat da adingabeen garapena sustatzea familia ez banatzeko eta beren inguruko gizarte eta kultura bizitzan parte hartze egokia izan dezaten. Horretarako, lan pertsonalizatuaren bidez, bizikidetzako ohiturak, ezagutzak eta trebetasunak hobetzen dira.

Horretarako aisialdiko eta denbora libreko jarduerak, kultur jarduerak eta hezkuntza laguntzakoak antolatzen dira, adingabe hauen gizarte arriskuko egoerak eta gizarte zailtasunekoak prebenitzen lagunduko duten hezkuntza ingurune egonkorrak sortuz.

Hartzaileak

 

  • Haurrak eta nerabeak, beraien familiek ezin dietenak garapen egokia edukitzeko behar den babes eta kontrol guztia eman (pertsonala, gizartekoa, hezkuntzakoa), eta horregatik gizarte-desabantaila egoeran daudenak.
  • Babeseko bizitoki batean edo beste baliabideren batean egonaldia egin eta gero, beren familian berriro sartzeko prozesuan dauden haurrak. 
  • Arriskuan dauden haur eta nerabeak.
  •  

Betekizunak

 

  • 6 eta 18 urte bitartean izatea.
  • Araban bizitzea.
  • Adingabeen eta Familiaren Arloko Balorazio eta Orientazioko Lurralde Batzordeak aldeko txostena ematea.

Eskatzeko modua

 

 Eskatzailearen etxebizitzaren araberako Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuan.