Etxebizitza komunitarioak

Adinekoentzako etxebizitza hauek euren bizilekuaren ohiko ingurunean kokatuta daude. Zaharren egoitzekin alderatuz, hainbat desberdintasun dituzte: alde batetik, etxebizitza hauek txikiagoak dira (gehienez 14 plaza dituzte eta) bestetik, bertan bizi diren pertsonek beraiek kudeatu eta antolatzen dituzte zentroko jarduerak, betiere, kanpoko laguntzarekin.

Etxebizitza horien xedea da etxerik ez duten, edo bizitzeko moduan ez dagoen etxea duten adinekoei etxea eskaintzea. Bakardade arazo larriak dituzten edo abandonatuta dauden adinekoak ere hartzen dira.

Hartzaileak

 

Vitoria-Gasteizen bizi ez diren adinekoak, mendekotasun arina dutenak zein ez dutenak.

Betekizunak

 

  • 65 urte beteak izatea 
  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Bidezko balorazio organoak edo zuzendariordetza teknikoak emandako aldeko txostena. 
  •  

Eskatzeko modua

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetako gizarte langileen bitartez edo GOFEren Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota.