Adinekoentzako egoitzak

Egoitzak  mendekotasun egoeragatik (mendekotasun larria edo handia izateagatik) laguntza berezitua eta profesionala behar duten adinekoen ohiko bizileku alternatiboa izateko helburua duten establezimendu publikoak dira.

Egoitzetan elkarbizitzako giro egokia eskaintzen zaie adinekoei eta beraien egoera fisikoa, psikikoa eta soziala mantentzen eta hobetzen laguntzen zaie, bai eta gizarte bizitzan parte hartzen ere.

Hartzaileak

 

Mendetasunean dauden pertsonak, mendekotasun egoera onartzeko prozedura arautu duen Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 24ko 39/2007 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzen badute.

Betekizunak

 

  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea. Edonola ere, Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 8ko 45/2007 Foru Dekretuak ezarritakoa bete behar da. Foru dekretu horren bidez mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko araubidea ezarri duen arautegia onartu da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute. (I. graduari dagokion babesa aplikatzeko betekizunak)
  • Mendekotasun egoera onartuta izatea, Beregaintasun Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran bizi diren Pertsonei Laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta hura garatu duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Hautatutako zerbitzurako edo prestaziorako BAP hitzartuta eta sinatuta edukitzea.

     

Eskatzeko modua

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetako gizarte langileen bitartez edo GOFEren Gizarte Informazio eta Arretako Bulegora jota.