Cabecera del instituto

Gizarte Ongizaterako Foru  Erakundea Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da. Bere izaera juridikoa eta jokatzeko ahalmen osoa dauzka, eta foru eskumeneko gizarte zerbitzuak kudeatzen ditu Arabako Foru Aldundiaren eremuan.

GOFEk arretako sare publikoa osatzen duten zerbitzuen jarduera zuzen osoa garatzen eta kudeatzen du, eta aldi berean irabazi asmorik gabeko zein irabazi asmoko ekimen pribatuak gizarte zerbitzuen eremuan daukan esku hartzea arautzen du; horretarako, zerbitzugintzako lankidetza bideak definitzen ditu, lankidetza hitzarmen edo itunetarako mekanismoen bidez edo gizarte zerbitzu eta prestazioen foru katalogoari lotutako zerbitzu eta jardueren kudeaketa itunduz eta kontratatuz.