Familia harrera sustatzeko prestazio ekonomikoak

Adingabe baten edo bat baino gehiagoren familia harrera formalizatu duten pertsonei zuzendutako laguntza ekonomikoak dira, harrera zein eredutan egin den alde batera utzita. Helburua ohiko eta ezohiko gastuetan laguntzea da, horiek harreran hartutako adingabeari emandako arretaren eta zaintzaren ondotik sortu direnean.

Izaera osagarria eta bateragarria dute adingabeari egoki dakizkiokeen izaera ekonomikoko gainerako baliabide eta gizarte prestazioei dagokienez.

Halaber, bateragarriak dira gurasoek adingabeari ordaindu beharreko elikagai pentsioekin.

Ezohiko laguntza ekonomikoak arretako eta zaintzako gastu bereziei aurre egiteko, harreran hartutako adingabearen edo adingabeen arreta egokirako ezohiko gastua egin behar bada.