Mendetasun egoeraren onarpena

Mendetasuna Baloratzeko Atal Teknikoa hainbat arlotako lantalde berezitu batek osatzen du. Talde horrek, Nazioarteko Funtzionamendu, Ezintasun eta Osasun Sailkapenak hartutako eredu biopsikosozialaren esparruan kokatzen den diziplinarteko ikuspuntu batetik betetzen ditu bere eginkizunak. 

Organo hau mendetasun egoera baloratzen duen txosten teknikoa egiteko arduraduna da. Txosten horretan honako hauek zehazten dira:

1. Hura sortu duten diagnostikoak.
2. Mendetasun maila
3. Baloratutako pertsonak laguntza behar duen eguneroko bizitzako jardueren zehaztapena.

Balorazio Atal Teknikoko profesionalek egiten dituzte bakoitzaren lanbide espezialitatearen arabera eskaera bakoitza ebaluatzeko beharrekotzat jotzen dituzten azterketak, elkarrizketak eta gainontzeko probak.
 
Ebazpen proposamenaren edukiak

a) Pertsona mendetasun egoera ertainean, larrian edo mendetasun handian baldin badago. Kasu honetan, ondokoak adieraziko dira:
 
  • Mendetasun maila (puntuazioa adieraziz) 
  • Mendetasun egoera behin-behinekoa ala behin betikoa den. 
  • Balioaldia eta berraztertzeko eguna, hala badagokio. 
  • Adierazitako mendetasun mailarengatik sarbidea izan dezakeen zerbitzuen eta/edo prestazio ekonomikoen zerrenda, haien egokitasuna ere adieraziz.

b) Pertsona ez baldin badago mendetasun egoeran. Kasu honetan, ondokoak adieraziko dira:
 
  • Lortutako puntuazioa
  • Dagokion oinarrizko gizarte zerbitzura joan daitekeela eta mendetasunik gabeko pertsonentzako foru sareko zerbitzuetarako sarbidea eska dezakeela jakinaraztea.
 
Mendetasun maila berraztertzea

Pertsona baten mendetasun maila onartuta gero, ezin izango du balorazio berririk eskatu ebazpenaren egunetik bi urte igaro arte, ez bada mendetasun egoeraren hobetze edo okerragotze egiaztagarririk izan, edo diagnostikoan edo baremoa aplikatzerakoan errorerik egin ez bada.
 
Mendetasunaren onarpena behin-behinekoa izanez gero, ebazpenean aurreikusitako epean bakarrik izango ditu ondorioak.
 

Eskatzeko modua

 
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Informazio eta Arretako Bulegoa
Orientazio eta Balorazio Zerbitzua