Berezitasunak

Estatu barruko adopzioa

Eskatzaileek beren eskaintza aurkeztu eta hori izapidetara onartu eta gero, inskripzio zenbaki bat esleitzen zaie Adopzioen Erregistroan. Balioespena familiak behar diren garaian egingo da, ez eskaintza aurkezteko garaian.
Eskaintza honek 3 urteko balioaldia du. Denbora hori igarota, eskatzaileek, adoptatzeaz interesatuta jarraitzen badute, hura berritu behar dute. Hala egin ezean, espedientea artxibatuko da.

 

Nazioarteko adopzioa

Nazioarteko adopzioaz interesatuta daudenek egokitasun aitorpena jasotzeko eskaera egin behar dute. Horretarako, adopzioa zein herrialderekin tramitatuko duten eta zein bidetatik egingo den adierazi behar dute inprimakian.
Tramitazioa egiteko bi bide daude:

  •  NALE (Nazioarteko adopzioko erakunde laguntzaile) baten bitartez

NALEak irabazteko xederik gabeko elkarte edo fundazioak dira, legearen arabera eratuak eta legez kreditaturik daudenak adopzioak izapidetzeko, bai eskatzaileen herrialdean, bai adoptatzeko den adingabearen jatorriko herrialdean. Haien eginkizuna nazioarteko adopzioaren prozesuan bitartekaritza lanak egitea da.

  • Erakunde publikoaren bitartez

Nazioarteko adopzioaren eskatzaileek, izapideak erakunde publikoaren bitartez egitea aukeratzen badute, jatorriko herrialdean eskatzen den dokumentazio guztia lortzeaz arduratu behar dira, baita hori itzultzeaz eta legeztatzeaz ere.

 

Nazioarteko adopzio baten kostua

Nazioarteko adopzio baten diru kostua desberdina da bi gauza hauen arabera: alde batetik, aukeratutako herrialdea (bidaia kopurua, bertako egonaldia, dokumentuen itzulpena, adingabearen mantenua etab. desberdinak dira) eta, beste aldetik, adopzioa izapidetuko den bidea. NAEL baten bitartez egiten bada, horrek betiere baimendutako kostu batzuk kobratuko ditu. Bide publikotik egitea erabakitzen bada, kudeaketa, abokatua(k), interpretaria, itzulpenak eta beste gastu batzuk ordaindu beharko dira.

Garrantzizkoa da gogoratzea adopzioak ezin dezakeela inola ere behar ez den etekinik sortu.