Adoptatzeko aukera ematen duten herrialdeak

Nazioarteko adopziorako eskaera hurrengo betekizunak betetzen dituzten herrialdeei zuzendu dakieke:

 

  • Nazioarteko adopzioa onartzen dute. 
  • Ez daude gerra erako gatazka batean edo natur hondameneko egoera batean sartuta. 
  • Espainiako administrazioek uste dute behar adinako bermeak eskaintzen dituztela. 
  • Adopzioa kontrolatzen eta bermatzen duen berariazko agintaritza bat dago. 
  • Jatorriko herrialdean familiarik aurkitu ez dieten haur abandonatuak daude, edo aurreikus daiteke arrazoizko epe batean aurkitzea ez dela posible izango. 
  • Adoptatu nahi dutenei adoptatzeko gaitasuna ezagutzen diete. Ezkongabeek ezin dezakete edozein herrialdetan adoptatu, ez eta seme-alabak dituzten familiek ere, gurasoen adina betekizun erabakigarria da, eta abar.